Zuberoa hegoaldeko eskualdea, Euskal Herria From Wikipedia, the free encyclopedia
Basabürüa ([bas̺aβyʁ̞ya]) Zuberoako eskualdea da, lurralde historikoaren hegoalde eta ekialdean kokaturik dagoena. Bi zati ditu: Ibarresküin (Uhaitzandi ibaiaren goi-arroko ezkerraldean) eta Ibarrezker (ibai horren eskuinaldean).
Bi ibarrez osaturiko eskualdea da (Ibarresküin eta Ibarrezker), eta orografia oso malkartsua du, batez ere eskualdearen hegoaldean. Horren adibide dira bertan dauden mendi (Ori delarik altuena) eta arroilak (Holtzarte eta Kakuetakoak izanik ikusgarrienak).
Hauek dira Basabürüko udalerriak:
Aloze-Ziboze-Onizegaine, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Gamere-Zihiga eta Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine udalerriak dira Ibarresküin aldea osatzen dutenak, eta beste guztiak Ibarrezkerrean daude.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.