Barnealdeko Pasaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Barnealdeko Pasaia[1] (ingelesez: Inside Passage eta frantsesez Passage interieur) Ipar Amerikako ipar-mendebaldeko uharteak lotzen dituen igarobideen multzoa da, hego-ekialdeko Alaska (AEB), mendebaldeko Columbia Britainiarra (Kanada) eta ipar-mendebaldeko Washington estatua (AEB) zeharkatzen dituena.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Barnealdeko Pasaia | |
---|---|
Mota | sea lane (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°48′03″N 131°26′25″W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Alaska |
Itxi
Igarobidea ez ezik eskualdea izendatzeko ere erabiltzen dute izena. Barnealdeko Pasaiari batzutan "Uharte arteko Pasaia" diote, Ipar-mendebaldeko Pasaiarekin ez nahasteko.
Itsasontzi eta ferryen trafiko handia eduki ohi du. Alaskako zatiak 800 km-tako luzera du iparraldetik hegoaldera, eta 160 km ekialdetik mendebaldera. Zonaldeak 1.000 uharte eta milaka badia eta kobazulo ditu.