Ornodunen barrunbe abdominala, eta barrunbe horretako zenbait organo estaltzen dituen mintz serosoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Baresare edo peritoneoa[1] ehun lotzailez osatutako mintz seroso bat da, eta abdomenaren eta azpilaren arteko muga ezartzen du. Baresarea gainetik gantzez pilaturik dago. Bi orriz dago osatua; pareta-orria eta errai-orria.
Baresare | |
---|---|
Peritoneo parietalaren atzeko aldea urdinez. Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Kokapena | peritoneo-barrunbea |
Konponenteak | errai-peritoneoa pareta-peritoneoa |
Identifikadoreak | |
Latinez | peritoneum |
MeSH | eta A10.615.789.596 A01.923.047.025.600 eta A10.615.789.596 |
TA | A10.1.02.002, A10.1.02.005 eta A10.1.02.006 |
TH | H3.04.08.0.00001 |
FMA | 9584 |
Terminologia anatomikoa |
Pareta orria abdomen barrunbeko paretei estuki itsasten da eta beste orri bat eratzen du, errai orria. Bigarren honek, abdomeneko erraiak guztiz edo partzialki estaltzen ditu.
2 orrien artean gune birtual txiki bat dago, baresare barrunbea, eta bertan isurkari pixka bat pilatuko da (gutxi gorabehera 50 ml). Honen funtzioa labaintzea da, erraien arteko irrist-higidurek urradurak eragin ez ditzaten.[2]
Barrunbe abdominaleko erraiak barrunbe peritonealean duten kokapenaren arabera sailkatzen dira. Bi kokapen daude; baresare barruan eta baresare kanpoan. Baresare barruan kokatzen diren erraiei intraperitoneal deritze (hauek baresarez inguratuta daude) eta baresarez kanpo kokatzen direnein, berriz, retroperitoneal (hauek ez daude baresarearekin guztiz inguratuta).
Baresarearen orriek bi barrunbe eratzen dituzte:
Bi barrunbe hauek, omentuko zuloa edo Winslow hiatoa deritzon zulo baten bidez komunikatuko dira.[3]
Zuloaren mugak hurrengoak izango dira: [4]
Omentuak edo epiplioak, baresaretik sortzen diren orri biko/bilaminarreko tolesak dira. Omentuek urdaila abdomen paretan eta beste organo batzuetan finkatze eta sostengu funtzioa izango dute. Bitan banatzen dira: omentu nagusia eta omentu txikia.[5]
Erraiak atzeko abdomen paretarekin lotzen dituen baresarearen geruza bikoitza da eta honi esker, erraiak oso mugikorrak dira. Bertan gantza pilatzen da eta kasu batzuetan bi geruza horien artetik odol hodiak eta nerbioak igarotzen dira, erraiak inerbatu eta odoleztatzeko helburuarekin.[8]
Meso mota ezberdinak ditugu:
Mesenterioak, jejunoa eta ileonaren heste lakioak atzeko paretara lotuko ditu. Bi orrien artean goiko arteria eta zain mesenterikoak igarotzen dira. Gainera, mesoen artean luzeena da eta mugikortasun handia emango die heste lakioei.
Zeharkako kolonak eta mesokolonak baresare-barrunbe nagusia beste bi zatitan banatuko dute:
Mesokolonetik beheko arteria eta zain mesenterikoak igarotzen dira, baita kirio esplakniko eta bagoaren adarrak ere.[8]
Baresarez osaturiko bi erraien arteko loturak/tolesak dira eta haien izenak zein errai lotzen dituzten adierazten dute:
Baresarea abdomen eta azpil barrunbeen arteko muga eratzen du. Honen ondorioz, azpilean kokatzen diren erraien goiko aurpegiraino helduko da, hauek gainetik estaliz. Beraz baresarea ez da azpilaren zorura helduko.
Baresarea azpilera heltzerakoan erraien arteko gune guztietara luzatzearen ondorioz zokoguneak sortzen ditu.
Baresarearen inerbazioa sentikorra izango da, izan ere, baresareak ez du inerbazio eragilerik izango, ez baita mugitzen.
Baresarearen hantura (minberatua) da.
Sabelaldean (abdomen) odolaren, gorputz isurkarien edo zornearen pilaketaren ondorioz sortzen da hantura.
Gaixotasun honen mota bat, peritonitis bakteriano espontaneoa edo primario da, eta aszitisaren ondorioz sortzen da. Aszitisa, abdomen pareta eta organo abdominalen artean ematen den isurkari serosoaren pilaketa da eta orokorrean, gaixotasun hepatikoengatik sortu egiten da.
Peritonitisa beste arazo batzuen ondorioa denean, peritonitis sekundario izena hartuko du. Kasu hauetan, baresarez barruko errai baten zulaketa zein eztanda ematen da; esaterako, apendizitis zulatua edo urdail ultzeraren eraginez peritonitis sekundarioa sor daiteke. Haatik, peritonitisa dibertikuluen apurketa, abdomen kirurgia baten ondoriozko infekzioa edo abdomeneko trauma edo zauri bat dela eta sortu daiteke ere.
Azkenik, peritonitis tertziarioa daukagu, hau abdomen barneko infekzio zorrotz, aktibo eta iraunkorra da. %60-eko hilkortasuna dauka.
Abdomen minbera eta sentibera. Abdomena ukitzean edo mugitzen mina ugaritu daiteke. Hanpatuta aurkitu daiteke ere , distentsio abdominala deritzo horri.
Beste sintomak:
Gaixotasun hau diagnostikatzeko lehenbizi abdomena aztertu behar da; hanpadura edo zurruntasuna peritonisiaren adierazlea dira. Bestalde, erradiografiak, tomografia konputarizatuak eta odol analisiak egin daitezke. Gainera, abdomen-barrunbean likido asko aurkitzen bada, likido apur bat erauzi daiteke hau anilizatzeko asmoz.
Kausaren identifikazioa lehenbailehen egitea komenigarria da, tratamendua ahalik eta azkarren aplikatzeko; kirurgia eta antibiotikoak (normalean). Hala ere, peritonitisa gaur egun oraindik hilgarria izan daiteke.
Abdomen pareta eta organo abdominalen artean ematen den isurkari serosoaren pilaketari deritzo.
Aszitisa odol-hodi hepatikoen presio altuak (porta zainaren hipertentsioak ain zuzen) eta albuminaren maila baxuek sortzen dute.
Hipertentsio portala, porta zainaren barneko presioaren igoera da. Orokorrean, gibelaren gaixotasun baten ondoriozkoa, hoien artean ohikoenak zirrosi hepatikoa eta porta zainaren trobosia dira.
Gibela larriki kaltetzen duten gaixotasunek beraz, aszitisa sortu dezakete ere:
Bestalde, abdomeneko erraien minbizi (heste sobre, kolon, pankrea, umetoki, obulutegi… minbizia) batek ere sortu dezake aszitisa.
Kausaren arabera sintomak gutxika edo bat-batean agertu daitezke. Gainera, gerta daiteke abdomenean isurkari kantitate gutxi pilatzea eta ondorioz sintomarik ez agertzea. Isurkari pilaketa altua bada ordea, abdomen distentsioa eta mina sentitzen du pazienteak arnasteko zailtasunak izaten dituelarik.
Gutxiegitasun hepatikoaren sintomak ere erakutsi ditzake.
Medikuak azterketa fisikoa egingo du, hanpaduraren magnitudea aztertzeko.
Gibela eta giltzurrunak analizatzeko hurrengo azterketak egiten dira:
Bestalde abdomeneko likidoa erauzi eta analizatu daiteke, isurkaria infektatua dagoen aztertzeko.
Tratamendu mota ezberdinak daude larritasunaren arabera. Hasteko, likido metaketa ekiditeko bizi ohitura egokiak mantentzea ezinbestekoa da, hala nola alkoholaren eta orokorrean likidoen ingesta murriztea eta gatz gutxiko dieta bat mantentzea. Horrez gain, sendagai bidezko tratamendua ere ematen da, infekzioetarako antibiotikoak eta likidoa galtzeko diuretikoak besteak beste. Txertaketa ere garrantzitsua izan daiteke gaixotasun hepatikoak (influenza, hepatitis A eta B, neumonia neumokozikoa…) saihesteko edo tratatzeko. Gaixotasun hepatiko terminalak dituzten pertsonetan gibel transplantea egitea da aukera eraginkorrena. Azkenik, zirrosi kasuetan, ibuprofenoa eta naproxenoa bezalako hanturaren aurkako sendagai ez esteroideak sahiestea gomendatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.