From Wikipedia, the free encyclopedia
Banderaren profanazioa bandera bat profanatzea da, banderaren protokoloa bortxatzea, edo jendaurrean bandera suntsitu, hondatu edo moztea ekintza gisa. Bandera nazionalaren kasuan, ekintza horren helburua, askotan, herrialde baten edo bere politiken aurkako auzi politiko bat planteatzea da. Herrialde batzuek suntsitze-metodoak debekatzen dituzten legeak dituzte (jendaurrean erretzea, adibidez), edo erabilera partikularrak debekatzen dituzte (helburu komertzialetarako, esaterako); lege horiek bereiz ditzakete herrialdeko bandera nazionala profanatzea eta beste herrialde batzuetako banderak. Herrialde batzuek era guztietako banderak profanatzea ere debekatu dute, baita inguruko herrialdeenak profanatzea ere.
Bandera baten profanaziotzat har daitezkeen ekintzak hauek dira, besteak beste: erretzea, pixa egitea edo haren gainean kaka egitea, banderaren gainean esloganak jartzea, zapaltzea, harriekin kalte egitea; bala edo beste edozein jaurtigairekin apurtzea, behar ez bezala altxatzea, hitzez iraintzea, lurretik arrastatzea edo jatea, besteak beste[1].
Banderaren profanazioa hainbat arrazoirengatik egin daiteke. Protesta izan daiteke herrialde baten kanpo-politikaren aurka, norberarena barne, edo boterean dagoen gobernuaren izaeraren aurka. Nazionalismoaren aurkako protesta izan daiteke, edo banderak ordezkatzen duen herrialdeko herriaren kontrako nahita egindako iraina edo ekintza sinbolikoa. Bandera profanatzea debekatzen duten lege berberengatik ere protesta izan daiteke.
Bandera bat erretzea edo suntsitzea delitua da herrialde batzuetan. Hala ez den herrialdeetan, desordena publikoagatik, sute edo, beste pertsona baten jabetzan gauzatzen bada, lapurreta edo bandalismo gisa prozesa daiteke oraindik. Herrialde askotako jurisdikzioek debeku zehatzak dituzte banderen profanazioaren aurka.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.