Balkan probintzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Balkan probintzia (turkmenieraz Balkan welaýaty, errusieraz Балканский велаят), Turkmenistaneko welayatlar edo probintzietako bat da. Herrialdeko mendebaldeko muturrean kokatua dago, Uzbekistan, Kazakhstan, Kaspiar Itsasoa eta Iranekin muga eginez. Balkanabat da bere hiriburua, lehen, Nebit Dag bezala ezaguna. 138.000 kilometro karratuko azalera eta 424.700 biztanle inguruko biztanleria ditu. Bere 3,3 biztanle kilometro karratuko dentsitatea, Turkmenistaneko baxuena da.
Balkan | |
---|---|
Turkmenistan | |
Administrazioa | |
Estatua | TKM |
ISO 3166-2 | TM-B |
Hiriburua | Balkanabat |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°N 55°E |
Azalera | 138,000 km² |
Mugakideak | Mangystau, Karakalpakstan, Daşoguz Region (en) , Ahal Region (en) , Golestan eta Ipar Khorasan |
Demografia | |
Dentsitatea | 3,3 bizt/km² |
Beste hiri garrantzitsu batzuk Türkmenbaşy , Gumdag, Serdar, Hazar, Etrek eta Esenguly dira.
Probintziak, energia erreserba garrantzitsuak ditu, Turkmenistaneko gas naturalaren ekoizpenaren %94a, eta petrolio ekoizpenaren %12a suposatzen dutenak. Elektraindarraren %18a ere ekoizten du. Ur hornikuntza baxua dela eta, nekazaritzak ez du garrantzi handirik.