Ipar Khorasan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ipar Khorasan (persieraz: خراسان شمالی) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen ipar-ekialdean dagoena. 2004an eratu zen, antzinako Khorasan probintzia hirutan banatu zelarik[1]. Mugakide ditu Turkmenistan, iparraldean, eta Irango Razavi Khorasan, Semnan eta Golestan probintziak. 28.434 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 867.727 biztanle zituen[2]. Hiriburua Bojnord da.
Datu azkarrak Ipar Khorasan خراسان شمالی, Administrazioa ...
Ipar Khorasan خراسان شمالی | |
---|---|
Irango probintzia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Iran |
ISO 3166-2 | IR-28 |
Hiriburua | Bojnord |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°28′34″N 57°19′54″E |
Eremua | 28.434 kilometro koadro |
Demografia | |
Biztanleria | 863.092 bizt. (2016) |
Dentsitatea | 30,35 bizt/km² |
Ekonomia | |
Langabezia-tasa | 14,2 ehuneko |
Itxi