From Wikipedia, the free encyclopedia
Balaitus[1] (okzitanieraz: Vathleitosa; gaztelaniaz: Balaitus; frantsesez: Balaïtous; aragoieraz: Pico Os Moros) Frantzia eta Espainiaren artean dagoen mendia da, Erdialdeko Piriniotan kokatutakoa eta 3.144 metroko altuera dituena.
Balaitus | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.144 m |
Prominentzia | 849 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′20″N 0°17′25″W |
Mendikatea | Pirinioak Balaitus Massif (en) |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Aragoiko udalerria | Sallent de Gallego |
Babestutako-eremua | Pirinioetako Parke Nazionala |
Geologia | |
Material nagusia | Granito |
Zehazki, Val d'Azun (Pirinio Garaiak) eta Tenako ibarra (Huesca) haranen artean dago.
Lehen igoera erregistratua 1825eko abuztuaren 8an izan zen, Peytier eta Hossard teknikari geodesiko frantziarrek egindakoa. Tontorrera iritsi ziren, Pico Palasera nahastuta igo eta gero, behelainoa zela-eta.
1864an bigarren igoera egin zuen Charles Packe pirineistak, arrakastarik gabeko saiakerak egin ostean. Lehenengo pertsona hara igotzen izan zela pentsatu arren, ustekabez aurreko igoeraren aztarnak topatu zituen.
1.500 metroko desnibela edo handiagoa dute ibilbideek. Iparraldetik, ohikoena da Las Neous glaziarra zeharkatzen duena, Larribet (2.060 m), Balaïtous (G. Ledormeur) (1.970 m) edo Arrémoulit (2.305 m) aterpetxeetatik. Arrens e Marçós (Argelès-Gazost) udalerririk gertuena da abiatzeko leku moduan.
Hegoaldetik, La Sarrako aparkalekua da abiapuntua, Sallent de Gállegon (Huesca). Gero, hala Arrieleko lakuetara Gran Diagonaletik, nola Respomusoko laku eta aterpetxera jo dezakegu. Igotzeko eskalada pausuren bat egin behar da (II+), eta jaisteko esperientzia eta material egokia. Latourreko bretxa da gainditu beharrekoa.
Badaude beste bide batzuk ere: Frondellako glaziarrekoa, Costerillouko bretxakoa eta Cresta del Diablokoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.