![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3c/A%25C3%25B1orbe%252C_2015.jpg/640px-A%25C3%25B1orbe%252C_2015.jpg&w=640&q=50)
Añorbe
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Añorbe[4][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 23,9 kilometrora. Altuera 397 eta 711 metro artekoa da, eta 24,1 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 628 biztanle zituen.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Añorbe | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Añorbe herria eta San Martin mendia | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Iruñea | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2019-2023) | Joaquin Maria Sanz Goñi (Aldapeta) | ||
Posta kodea | 31154 | ||
INE kodea | 31018 | ||
Herritarra | añorbear | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°38′21″N 1°43′48″W | ||
Azalera | 24,1 km² | ||
Garaiera | 397-714 metro | ||
Distantzia | 23,9 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 628 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 26,06 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,96 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 30,3 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 85,14 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,09 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[2][3] | % 5,70 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1846 (independentzia) | ||
Webgunea | www.anorbe.es |
Itxi
Erdialdeko herri ikonikoa, San Martin mendiaren ekialdeko magalean dago, herriko ikonoa. Beraz, inklinazio handiko karrikak dituen herria da, eta ia inguru hurbilena estaltzen duen paisaia ikus daiteke bertatik: Izarbeibar, Orbaibar eta Novenera. Gainera, udalerrian, Txaparro izeneko mendian, Nafarroa Garaiko erdigune geografikoa adierazten duen mugarria dago.
Bertako biztanleak añorbearrak dira.