From Wikipedia, the free encyclopedia
Azotobacter generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Bakterio handiak dira (4 µm luze, 2 µm zabl), legamien antzeko neurriak izanik. Aerobio hertsiak dira eta heterotrofoak. Genero honetako bakterio gehienak mugikorrak dira (bere flageloek kokapen peritrikoa edukiz), eta ez dute benetako esporarik sortzen.
Azotobacter | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Pseudomonadales |
Familia | Pseudomonadaceae |
Generoa | Azotobacter [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Beste bakterioen aldean berezko bi ezaugarri ditu Azotobacter-ek:
Martinus W. Beijerinck zientzialari holandarrak aurkitu zuen XX. mendearen hasieran lehenengo Azotobacter, nitrogenoaren finkapena ikertzen ari zela.
Genero honetako bakterioak lurzoruan bizi dira, batez ere pH neutro edo alkalinoa duten lurzoruetan.
Laborategian isolatzeko gluzidoak (karbono eta energia-iturria) eta nitrogenorik gabeko materia inorganikoa duten hazkuntza-inguruak erabiltzen dira, kulturak ilunpean eta aerobiosian jarriz. Baldintza horietan Azotobacteren hazkuntza gailentzen zaio gainontzeko bakterioenari.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.