From Wikipedia, the free encyclopedia
Ayrton Senna da Silva (Sao Paulo, Brasil, 1960ko martxoaren 21a - Imola, Italia, 1994ko maiatzaren 1a) 3 munduko txapelketa eskuratu zituen 1 Formulako gidari brasildarra zen. 1984. urtean parte hartu zuen aurrenekoz munduko 1 Formula lehiaketa batean, bestelako mailetako lasterketetan garaipen ugari lortu ondoren. Aditu askoren ustez Juan Manuel Fangio ondoren izan den handiena izan da Senna; ikusgarria eta ausarta zen. Mundu lehiaketako 141 lasterketetan parte hartu zuen; horietako 65etan pole position izan zen irteeran, eta 41etan, berriz, lehena helmugan. Hiru aldiz izan zen irabazle munduko txapelketan (1988, 1990, 1991). 1994ko San Marinoko Sari Nagusia zela hil zen istripuz Imolako zirkuituan.
Ayrton Senna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ayrton Senna da Silva |
Jaiotza | maternity hospital of São Paulo (en) eta São Paulo, 1960ko martxoaren 21a |
Herrialdea | Brasil |
Bizilekua | São Paulo |
Lehen hizkuntza | brasildar portugesa |
Heriotza | Ospedale Maggiore di Bologna (en) , Imola Circuit (en) eta Bolonia, 1994ko maiatzaren 1a (34 urte) |
Hobiratze lekua | Cemitério do Morumbi (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: garuneko traumatismoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lilian de Vasconcelos Souza (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Colégio São Luís (en) |
Hizkuntzak | ingelesa portugesa gaztelania italiera brasildar portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | 1 Formulako gidaria, automobil-pilotua, enpresaburua eta filantropoa |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | ezkerra |
Pisua | 70 kilogramo |
Altuera | 176 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
ayrtonsenna.com.br | |
Senna 1960ko martxoaren 21ean, astelehen batean, jaio zen, gaueko 2:35tan, São Pauloko Santana auzoko Pro-Matre amatasun ospitalean.[1] Familia brasildar aberats bateko erdiko umea zen: bere aita (Milton Guirado da Silva) lurjabea eta fabrikajabea zen, eta ama Neide Senna da Silva zen. Arreba zaharrago bat zuen (Viviane) eta anai gazteago bat (Leonardo).[2] Ezkertia zen. Sennaren ama inmigrante italiarren biloba zen, eta aitak Tíjolako (Almería, Espainia) ama eta São Pauloko aita zituen.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.