From Wikipedia, the free encyclopedia
Aksumgo Erresuma (Ge'ez: አክሱም) Afrikako ipar-ekialdean eta Arabiar Penintsulan K.a. IV. mendetik I. mendera indartu zen estatua izan zen. Erromatar Inperioaren eta antzinako Indiaren arteko trukean paper garrantzitsua jokatu zuen. Axumeko erregeek salerosketak hobetzeko euren txanpon propioa ezarri zuten. Kuxitar Erresumaren dekadentziaren ondoren pisua hartu zuen, Himyaritar Erresuma konkistatzeraino.
Ezana erregearen pean Kristautasuna onartu zuen lehenengo inperioa izan zen eta Manik Persia, Erroma eta Txinarekin batera lau botere handienen artean kokatu zuen. VII. mendean Mekan predikatzen hasi ziren musulmanek gotorlekua aurkitu zuten Qurayshen persekuziotik Axumen, eta garai honi Lehen Hejira deitzen zaio. Bere antzinako hiriburua Etiopian kokatzen da eta erresumak IV. mendetik erabili zuen izen hori.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.