From Wikipedia, the free encyclopedia
Avarera (avareraz магӀарул мацӀ edo Авар МацӀ) Kaukasian bizi den avar herriaren berezko hizkuntza da. 600.000 hiztun inguru ditu, Dagestanen, Azerbaijanen, Kazakhstanen eta Turkian. 1938. urteaz geroztik alfabeto zirilikoz idazten da, baina XV. eta XVII. mendeetan georgiar alfabetoa erabiliz idatzi zen; ondoren, 1924. urteraino, arabiar alfabeto eraldatu batez; aipatutako urtetik aurrera, aldiz, latindar alfabetoa erabiltzen hasi ziren. Esan bezala, 1938. urtean alfabeto zirilikora aldatu zen avarera; gainera, palochka (I) letra gehitu zioten hizkuntzari.
Avarera | |
---|---|
Авар мацI — магIарул мацI | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Errusia Azerbaijan Kazakhstan Turkia |
Hiztunak | 600 000 (gutxi gorabehera) |
Ofizialtasuna | Dagestan |
Eskualdea | Dagestan |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza ibero-kaukasoar hizkuntzak ipar-ekialdeko kaukasoar hizkuntzak Dagestanian (en) Avar–Andic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria eta hizkuntza azentuala |
Alfabetoa | alfabeto zirilikoa eta Avar alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | av |
ISO 639-2 | ava |
ISO 639-3 | ava |
Ethnologue | ava |
Glottolog | avar1256 |
Wikipedia | av |
UNESCO | 1069 |
IETF | av |
Avarera ez da nahasi behar Balkanetan bizi diren abaroen hizkuntzarekin, turkiar jatorri izan dezakeen etnia horrek ez duelako inolako loturarik avarerarekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.