Autostrada A11
From Wikipedia, the free encyclopedia
Autostrada A11 edo Italiako A11 autobidea (Autostrada Firenze-Mare bezala ere ezaguna), Italiako autobidea da, herrialde hartan garai faxistan eraiki zen hirugarren kronologikoki. Lehenago Autostrada dei laghi (lakuen autobidea) eta Milano-Bergamo egin ziren[1].
Datu azkarrak Geografia, Terminus ...
Autostrada A11 | |
---|---|
Geografia | |
Terminus | mendebaldea: Pisa ekialdea: Florentzia |
Luzera | 81,7 km |
Lurraldea | Toscana |
Ezaugarriak | |
Sistema | Autostrade in Italy (en) |
Historia | |
Irekiera | 1933 |
Itxi
Toskanako errepiderik erabiliena da, ordainpekoa da, eta Florentzia Tirreniar itsasoko kostaldearekin lotzen du, Arnoko lautada igarotzen du, baita Nievole harana eta Prato, Pistoia eta Lucca hirien inguruko eskualde lau, populatu eta industrializatua igarotzen du. Florentziako muturretik gertu, autobidearen ondoan ikusten ahal da Eguzkiaren Autobideko Eliza, 20. mendeko eliza brutalista ikusgarri bat[2].