Eguzkiaren Autobideko Eliza
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.
Eguzkiaren Autobideko Eliza edo, italieraz, San Giovanni Battista eta Chiesa dell'Autostrada del Sole, Campi Bisenzio udalerrian dagoen eliza bat da, Florentziatik gertu, Italian. A11 eta A1 autobideek (bigarren honi deritzo baita ere Autostrada del Sole) bat egiten duten tokian dago.
Eguzkiaren Autobideko Eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Florence |
Italiako udalerri | Campi Bisenzio |
Koordenatuak | 43°49′54″N 11°09′25″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1960 |
Izenaren jatorria | Joanes Bataiatzailea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Florence (en) |
Izena | Joanes Bataiatzailea |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Giovanni Michelucci |
Estiloa | arkitektura modernoa |
1960 eta 1963 artean eraiki zen, Giovanni Michelucciren planoetan oinarrituta. Eraikuntzarako erabilitako materialak harria eta hormigoia dira. Eraikinaren oinplanoa asimetrikoa da eta kurba bihurriak ditu espazio fluidoaren sentsazioa sortuz. Elizaren barrualdea Marcello Avenali, Jorio Vivarelli, Dilvo Lotti eta Luigi Venturiniren lanekin apainduta dago. Arkitektura brutalistaren adibide nabarmentzat hartzen da[1][2].
Eliza asmo sozialekin eraiki zen, nolabait. Batetik. A1 autobidea egiteko lanetan hildako langileak omentzea, eta bestetik "turistentzako parrokia" eskaintzea zen, bidaiatzen ari direnek gurtzeko lekua izan zezaten[3]. Autoz iristeko pentsatua dago kokapena, A1 eta A11 autobideek partekatzen duten atsedenleku handi baten barruan. Ordainpeko autobide sistematik kanpoko errepide lokal batetik oinez iritsi daiteke.