aktore espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Aura Garrido Sánchez (Madril, 1989ko maiatzaren 29a) espainiar zinema, antzerki eta telebistako aktore eta aurkezle bat da. El Ministerio del Tiempo telesailean Amelia Folchen pertsonaia antzeztu izaganatik da ezaguna eta hainbat sari jaso izan ditu. Ángel o demonio eta El día de mañana telesailak ere aipatzekoak dira.
Aura Garrido | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1989ko maiatzaren 29a (35 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta antzerki aktorea |
|
Planes para mañana eta Stockholm filmeekin Goya Sarietarako izendapenak eskuratu zituen. Antzerkian ere aritu izan da Aura Garrido.
Madrilen jaio zen artisten familia batean. Tomás Garrido aita konpositorea eta orkestra zuzendaria du eta María del Pilar Sánchez ama margolaria. Lau urte zituela hasi zen pianoa jotzen eta ondoren balleta ikasi zuen. Bigarren Hezkuntza amaitzerakoan Espainiako Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskolan matrikulatu zen eta hirugarren maila arte ikasi zuen interpretazioa, baina bertan behera utzi zuen gradua Planes para mañana filmearen errodaian parte hartzeko[1]. Mónicaren papera egin zuen[2]. Egindako lanak saria izan zuen, emakumezko aktore errebelazio onenaren Goya Sarietarako izendapena jaso zuen[3] eta Málagako Zinema Jaialdiko zilarrezko Biznaga saria jaso zuen[4]. Aurrez 2009an Física o química gazteen telesailean aritu zen. Erika pertsonaia egin zuen lau ataletan[5].
Hurrengo urteetan telebistan hainbat telesail egin zituen. La pecera de Eva-n bi denboraldi osatu zituen[6], Ángel o demonio-n 22 ataletan azaldu zen[7] eta Las aventuras del Capitán Alatriste-n ere 13 ataletan[8]. Aldi berean hainbat filme egin zituen, El cuerpo[9] eta Stockholm[10] besteak beste. Azken filme honengatik sariak eskuratu zituen 2013an Málagako Zinema Jaialdian eta Bilboko Fantasiazko Zinemaldian[11], eta 2014an Sant Jordi Saria[12] eta Círculo de Escritores Cinematográficos-en domina. Horiek gutxi balira, 2014ko Goya Sarietarako bigarren izendapena jaso zuen.
2015ean El Ministerio del Tiempo telesail arrakastatsuko protagonista izan zen Rodolfo Sancho eta Nacho Fresnedarekin batera[13]. Beranduago Hugo Silva ere gehituko zitzaien[14]. Amelia Folchen rola bete zuen, Unibertsitatean ikasteko aukera izan zuen XIX. mendeko emakumezkoarena[15]. Denboran jauzi eginez Espainiako historiako hainbat pasarte jorratzen zituen telesailak.
Aura Garridok hainbat sari eta izendapen jaso zituen telesailean egindako lanarengatik; Zilarrezko Fotogramas Saria[16], Iris Saria[17], Feroz Saria[18]... 2015 eta 2017 artean aritu zen eta 2019an itzuli zen hutsarte baten ondoren[19].
El Ministerio del Tiempo telesaila amaitu ondoren lanean jarraitu du Aura Garridok. Daniel Calparsoro zuzendari duela bi filma egin ditu. Lehenengoa El aviso thrillerra izan zen[20] eta bigarrena El silencio de la ciudad blanca. Filme honetan Araban gertaturiko krimenak aztertzen dituen inspektorearen papera egin zuen[21]. 2021ean Malnazidos filmean "Matacuras" pertsonaia izan zen[22].
Telebistan ere egin ditu telesailak, esate baterako El inocente[23] eta Un asunto privado telesail laburrak. Azken honetan Jean Reno frantziarrarekin batera egin du lan[24].
Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria | Oharra(k) |
---|---|---|---|---|
2010 | Inocentes | Adriana | Daniel Calparsoro | |
Planes para mañana | Mónica | Juana Macías | ||
2011 | 5ºB Escalera Dcha | Sara | María Adánez | Film laburra |
Abkara | Sofía | Film laburra | ||
2012 | Promoción fantasma | Elsa | Javier Ruiz Caldera | |
El cuerpo | Carla Miller | Oriol Paulo | ||
2013 | Los ilusos | Sofía | Jonás Trueba | |
Stockholm | Ella | Rodrigo Sorogoyen | ||
Viral | Lucía | Lucas Figueroa | ||
2014 | Asesinos inocentes | Nuria Abreu | Gonzalo Bendala | |
Vulcania | Martha | José Skaf | ||
2016 | La reconquista | Jonás Trueba | ||
2017 | La niebla y la doncella | Virginia Chamorro | Andrés M. Koppel | |
La piel fría | Aneris | Xavier Gens | ||
2018 | El aviso | Lucía | Daniel Calparsoro | |
2018 | Solo | Ona | Hugo Stuven | |
2019 | El silencio de la ciudad blanca | Estibaliz inspektorea | Daniel Calparsoro | |
2019 | El asesino de los caprichos | Eva | Gerardo Herrero | |
2021 | Malnazidos | Matacuras | Javier Ruiz Caldera |
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2009 | Física o química | Erica | 4 atal |
De repente, los Gómez | Silvia | 10 atal | |
2010 | La pecera de Eva | Esther Espinosa | 30 atal |
2011 | Ángel o demonio | Valeria | 22 atal |
Crematorio | Miriam Mullor | 8 atal | |
2012 | Imperium | Cora | 6 atal |
2014 | Hermanos | Pilar Yagüe | 6 atal |
2015 | Las aventuras del Capitán Alatriste | Inés de Castro | 13 atal |
La dama velada | Cecile | ||
Víctor Ros | Lucía Alonso | Atal 1 | |
2015-2017, 2019-2020 |
El Ministerio del Tiempo | Amelia Folch | |
2016 | El padre de Caín | Begoña | Minisaila |
2018 | El día de mañana | Carme Román | Minisaila |
2019 | Paquita Salas | Bera | Atal 1 |
Hernán | Juana | 2 atal | |
2021 | El inocente | Olivia Costa | 8 atal |
Un asunto privado | Marina Quiroga | 8 atal |
Urtea | Antzezlana | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2012 | Cuando cuente hasta tres | Aura | Sonia Sebastián |
2013 | Invierno en el Barrio Rojo[25] | Cristina | Marta Etura |
2018 | Muros[26] | Sarah | Lorena García de las Bayonas |
El tratamiento[27] | hainbat pertsonaia | Pablo Remón |
Urtea | Kategoria | Filmea/Telesaila | Emaitza |
---|---|---|---|
Goya Sariak | |||
2011 | Emakumezkoen errebelazio aktore onena | Planes para mañana | izendapena |
2014 | Emakumezko aktore onena | Stockholm | izendapena |
Sant Jordi Sariak | |||
2014 | Emakumezko aktore espainiar onena | Stockholm | Irabazlea |
Feroz Sariak | |||
2014 | Emakumezko aktore protagonista onena | Stockholm | izendapena |
2016 | TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena | El Ministerio del Tiempo | Irabazlea |
2017 | TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena | El Ministerio del Tiempo | izendapena |
2018 | TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena | El Ministerio del Tiempo | izendapena |
Círculo de Escritores Cinematográficos-en dominak | |||
2011 | Emakumezkoen errebelazio aktore onena | Planes para mañana | izendapena |
2014 | Emakumezko aktore protagonista onena | Stockholm | Irabazlea |
Unión de Actores Sariak | |||
2011 | Emakumezkoen errebelazio aktore onena | Planes para mañana | izendapena |
2016 | TV Emakumezko aktore protagonista onena | El Ministerio del Tiempo | izendapena |
2017 | TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena | El Ministerio del Tiempo | Irabazlea |
Iris Sariak | |||
2015 | TV-ko Emakumezko aktore onena | El Ministerio del Tiempo | Irabazlea |
2018 | TV-ko Emakumezko aktore onena | El día de mañana | izendapena |
Zilarrezko Fotogramas | |||
2010 | Emakumezkoen 2. mailako aktore onena | Planes para mañana | Irabazlea |
2013 | Emakumezko aktore protagonista onena | Stockholm | Irabazlea |
Huescako Nazioarteko Zinema Jaialdia | |||
2018 | Emakumezko aktore onena | El día de mañana | Irabazlea |
Platino Sariak | |||
2015 | TV-ko Emakumezko aktore onena | El Ministerio del Tiempo | izendapena |
Forqué Sariak | |||
2014 | Emakumezko aktore protagonista onena | Stockholm | izendapena |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.