From Wikipedia, the free encyclopedia
Atondo[1] Nafarroa Garaiko kontzejua da, Itza udalerrikoa. Gulibarrekin batu baino lehen, Itza zendeako kontzejua zen. 31 biztanle zituen 2020an.[2].
Atondo | |
---|---|
Euskal Herria | |
Atondo 1964an; Indalecio Ojangurenen argazkia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Itza |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′44″N 1°48′54″W |
Demografia | |
Biztanleria | 31 (2020) |
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
30 | 30 | 32 | 33 | 30 | 31 | 31 | 30 |
Erromatar garaiko Antoninoren ibilbidean aipatzen den “Alantone” mansio-arekin identifikatu izan da. Alantone Bordeletik Astorgara doan erromatar bidean kokatzen zen, bordeletik etorrita, Iruñeatik aurrerago.
Dagoeneko dokumentatuta dago, vicus eta villa gisa aipatua, eta “Ataondo” grafiaz, 1024ko testuetan. garai hartan (1087), lokatibo moduan agertzen da ere.
Errege-jaurerri gisa aipatzen da 1280. urtean. Orreagako Santa Maria ospitalearen jabetzapean egongo zen, ospitale horrek besterendu egin baitzuen, 1366an, Karlos II.ari Anizlarreako mendien trukean[3]. badirudi Carlos III.a erregeak bere sasiko semea zen Godofreri utzi zizkiola Atondoko mozkinak jasotzeko eskubidea. Blanca erreginak (1441) Inés Claverri esleitu zizkion mozkin horiek Carlos de Mauleonekin ezkontzeko. Gero (1453) Joan Beaumontek erosi zuen Atondoko jaurerria, eta hark trukean eman zion bere anaia zen Luis Beaumont kondestableari.
1802an esaten da Oskiako mendia Albako dukearena zela[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.