![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ee/Kokuritsu_Kasumigaoka_Rikujo_Kyogijo_191221e.jpg/640px-Kokuritsu_Kasumigaoka_Rikujo_Kyogijo_191221e.jpg&w=640&q=50)
Atletismoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan - Gizonezkoak 400 metro hesiak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Atletismoko gizonezkoen 400 metro hesiak 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan 2021eko uztailaren 30etik abuztuaren 3ra bitarte lehiatu zen Japoniako Estadio Nazionalean[1]. 26 delegazio olinpikok 36 atleta bidali zituzten txapelketa honetara.
Atletismoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan - Gizonezkoak 400 metro hesiak | |
---|---|
Mota | kirol proba olinpiko |
Honen parte da | Atletismoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan |
Denbora-tarte | 2020ko abuztuaren 4a - 2020ko abuztuaren 4a |
Data | 2020 |
Kokaleku | Tokio Japoniako Estadio Nazionala |
Herrialdea | Japonia |
Kirola | atletismo |
Irabazlea | |
Olinpiar Jokoetako lasterketarik onenen artean dagoela esan zuten esatariek[2]. Karsten Warholm norvegiarrak irabazi zuen, munduko errekor berria ezarriz, 45,94 segundotan. Bere errekorra 0,76 segundotan hobetu zuen. Zilarra eskuratu zuen Rai Benjaminek ere aurreko errekorra gainditu zuen 0,53 segundoatan. Brasilgo Alison dos Santosek brontzea irabazi zuen. Norvegiak eta Brasilek lehen domina irabazi zuten historian 400 metro hesietan. Finaleko parte-hartzaile guztiek, azkena iritsi zen Alessandro Sibiliok izan ezik, errekorren bat hautsi zuten.