Atlas
mapen bilduma / From Wikipedia, the free encyclopedia
Atlas bat mapa bilduma da, gehienetan liburu gisa aurkeztua, baina baita multimedia formatuan ere. Gai geografikoez eta muga politikoez gain, sarri gai geopolitikoak, sozialak, erlijiozkoak eta ekonomikoak azaltzen ditu.
- Artikulu hau mapa-liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atlas (argipena)».
Izena Atlas mapa-liburutik datorkio, Gerardus Mercator mapagile handiak atalka argitaratua 1569, 1578, 1585, 1589, 1595 eta 1606. urteetan.