From Wikipedia, the free encyclopedia
Asterix Helvetian, (frantsesez: Astérix chez les Helvètes) René Goscinny eta Albert Uderzok idatzi eta marraztutako Asterixen abenturen 16. komikia da. 1970ean argitaratu zen Frantzian. 2019an euskarazko itzulpena egin zuen Maddalen Arzallusek.[1]
Asterix Helvetian | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | René Goscinny eta Albert Uderzo | |||
Argitaratze-data | 1970 | |||
Jatorrizko herrialdea | Frantzia | |||
Ilustratzailea | Albert Uderzo | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Telesaila | Asterix | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Suitzako goi-ordokia | |||
ikusi
| ||||
Fikzio-unibertsoa | Asterix universe (en) | |||
kronologia | ||||
|
Kondateko (Rennes) prefektua den Grakus Ojoalvirusek, luxuzko bizitza darama, non orgiak ugariak diren, hiriak Julio Zesarri ordaindutako zergei maula egiten dionari esker. Kondatek Erromara bidaltzen dituen txanpon gutxiak direla eta, gobernua, Ojoalvirusen jokaeraz susmatzen hasten da, eta Klaudius Sinusitus kuestorea bidaltzen du Kondate inguruan egon daitezken ez erregulartasun fiskalei buruz informatzeko. Ojoalvirusek, itxura batean, atseginez hartzen du Sinusitus, baina, ondoren, pozoitu egiten du. Sinusitusek, mediku erromatarraz fidatzen ez dena, mediku hauen laguntzari uko egiten dio eta gertu dagoen Asterixen herrixkari laguntza eskatzen dio.
Han, Panoramixek, sendatzeko, zilarrezko izar bat edo elur-lore bat behar duela esaten dio, Helvetiako (Suitza) mendi garaietan soilik hasten den landarea. Eta hara bidaiatzen dute Asterix eta Obelixek. Galian zehar egindako bidaian, erromatarrek lasai joaten uzten diete, baina behin Helvetiara iritsita, erromatar legioen jazarpena jasaten hasten dira, eskualdeko gobernaria eta Ojoalvirusen laguna den Kaius Diplodokusek, Asterixek eta Obelixek euren misioan huts egitea nahi baitu. Diplodokusek jarritako oztopoak gorabehera, Asterixek eta Obelixek Geneva eta Leman lakua zeharkatzea lortzen dute, handik gertu dagoen mendi tontor batean, edelweiss bat lortuz eta, Guardiasuix ostalaria eta Zurix bankaria helveziarren eta tiroldar batzuen laguntzarekin, euren herrixkara itzuliz, Sinusitus sendatzeko. Edelweissari esker, Sinusitus sendatu egiten da, edabe magikoa edaten du, eta merezitakoa ematen dio Ojoalvirusi. Honen ondoren, Ojoalvirus eta Diplodokus atxilotzea agintzen du. Asterixen istorio guztietan, Sinusitus da, istorio amaierako oturuntzara gonbidatu bezala joaten den erromatar bakarra.
Beste herrialde batzuetatik eginiko bidaietan bezala, helvetiarrak, zenbait topikoren bidez bereizita ageri dira: garbitasunagatik duten obsesioa (Diplodokus bere onetik ateratzen duena, honek, ez baitu oturuntza dibertigarri bat ulertzen, koipetsua ez bada), euren erlojuen zehaztasuna (oraindik kuku erlojuak ez diren arren, baizik eta hondar erlojuak), zulodun gazta (Gruyère gazta), euren banketxeen sekretismoa, euren mendizaletasuna, eta, gatazka guztietan, neutraltasuna mantendu eta bi aldeetako biktimei laguntzeko obsesioa (azkenik, erromatarrei aurka egitea ausartzen direnean, hauei zauriak sendatu behar izateraino). Europa erdialdeko tribu guztiak, politikari buruz hitz egiteko biltzen diren eraikin monumental bat ere agertzen da (joandako gehienak lokartuta geratzen diren arren), Nazio Batuen Erakundearen aurrekari bat.
Abentura honetan, gainera, hiru bitxikeria ikus daitezke:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.