![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d9/Vipera_aspis_aspis.jpg/640px-Vipera_aspis_aspis.jpg&w=640&q=50)
Aspis sugegorri
Biperidoen familiako narrasti eskuamatua. Orban beltzez jantzitako gorputz arrea dauka. Bere hozkada oso larria da baina ez da hilgarria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aspis sugegorria (Vipera aspis) , Mendebalde eta Erdialdeko Europan aurki daitekeen sugea da. Espainiako ipar-ekialdetik Frantzian zehar(iparraldean izan ezik), ekialdetik Alemania hego-mendebalde, Suitza eta Italiara,eta hegoaldetik Siziliara hedatzen da ; Elba eta Montecriston ere badago. Pirinioetan aurki daiteke, nahiz eta Euskal Herrian ez izan hain ohikoa.[1]
Aspis sugegorri | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Viperidae |
Generoa | Vipera |
Espeziea | Vipera aspis Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Aspis izenarekin beste hainbat sugegorri izendatzen dira modu orokorrean, nahiz eta egokia ez izan; batzuetan edozein suge pozointsu ere horrela izendatzen da.
Suge honen burua definitua da eta begiek begi-ninia zutika dute. Gorputzeko bizkar marka aldakorra da nahiz eta gaztain ilunetik beltzera doan zigi-zaga itxura izan ohi duen. Luzerari dagokionez 70 cm inguru neurtzen ditu ale heldu batek.
Pozoina emateko haginen antzeko egitura du, hodi batekin barnean gurintxo batzuetara elkartuta. Modu honetan sakonean sar dezake pozoia. Ugaztun txikiak eta txoritxoak jaten ditu atzealdetik hasita.
Kleopatra VII, Egiptoko erregina bere buruaz beste egiteko aspis baten pozoia erabili zuen.
Sugeek oro har eta sugegorriek bereziki duten fama txarrak asko zaildu die bizitza animalia hauei. Gizakiak egindako jazarpenak kalte ikaragarriak egin dizkie sugegorrien populazioei, leku askotan desagertzeraino. Jazarpen hori erabat bidegabea da halere, sugegorriak animalia lasaiak dira eta ahal duten heinean ihes egiten diote gizakiari. Lasai ibiltzen dira beren bizilekuetan sugandilak, satitsuak eta abar ehizatzen eta, ez dio erasorik egiten gizakiari asko aztoratu ezean.
Euskal Herriko sugegorrietan handiena da aspis sugegorria; 80 cm-ko luzera gaindi dezake, baina, normalean, 60 - 65 cm-ko luzeera izaten du. Euskal Herrian, isurialde mediterraneoko mendietan dago, Nafarroako Pirinioak eta Valderejoren artean.