![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/55/Nagore_-_Artzibar.jpg/640px-Nagore_-_Artzibar.jpg&w=640&q=50)
Artzibar
Nafarroa Garaiko udalerria eta ibarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Artzibar[4][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri eta ibarra da, Nafarroa Garaia lurraldekoa, eta Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago kokatua, Iruñea hiriburutik 39,0 kilometrora. Haren altuera 547 eta 1370 metro artekoa da, eta 145,34 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 296 biztanle zituen.
Artzibar | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Nagore kontzejua, Itoizko urtegiaren gainean | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Pirinioaurrea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Irati | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2011-2023) | Karlos Orotz Torrea (Artzibarko Herri Taldea) | ||
Posta kodea | 31438 | ||
INE kodea | 31028 | ||
Herritarra | artzibartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°53′22″N 1°20′17″W | ||
Azalera | 145,34 km² | ||
Garaiera | 547-1370 metro | ||
Distantzia | 39,0 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 296 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 2,04 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 24,28 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 85,11 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 75 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,11 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[2][3] | % 18,00 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.valledearce.com |
Pirinioetako ibar hau paseko haran gisa mantentzen da gehienetan, bi lekuren arteko lotune gisa, historikoki ez baitu garrantzi handirik izan, nahiz eta duela gutxi aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuak egiten ari diren, hala nola galtzada erromatar oso bat edo Artzin erromatar hiribildu bat. Arkitektura Pirinioaurreko arkitekturatik hurbilago dago, erabat harriz egindako etxeekin, nahiz eta ibarraren iparralderago dauden eremuetan Pirinioetako arkitekturako lehen etxeak agertzen hasi diren, Erroibarreko estiloan, fatxada zuriekin eta harrizko ukituekin, pirinioaurretar etxearen artean tartekatuta.
Bertako biztanleak artzibartarrak dira. Ibarburua Nagore kontzejua da, non udaletxea da.