From Wikipedia, the free encyclopedia
Artemisia mina[1] edo zizare-belarra[2] (Artemisia vulgaris) Asteraceae familiako landare belarkara da, sendabelar gisa erabilia.
Artemisia mina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Anthemideae |
Generoa | Artemisia |
Espeziea | Artemisia vulgaris Linnaeus, 1753 |
Artemisia izena Artemisa jainkosaren ohorez jarri zioten, emakumeak babestea baitzuen hark bere zereginetako bat.[2]
Landare belarkara iraunkorra da, hemikriptofitoa, 0,3-1,5 metro garai. Zurtoin tentea, gorri-purpurakara. Hosto pinatuak, lantza-formako segmentu dentatuekin. Kapitulu luzaranak, 4 mm luze eta 3 mm zabal, pedunkulu motzekoak, batzuetan apur bat dilindariak. Inbolukruko brakteak lantzeolatu-obalak, ilupadunak, ertz eskarioso zabalekin. Lore horixkak edo gorrixkak.[3]
Europa, Asia eta Afrikaren iparraldeko leku epeletakoa da jatorriz, eta Ipar Amerikan bertakoturik dago.
Ongi hazten da nitrogenoz aberastutako lurzoruetan: azienda gehien ibiltzen den tokiak, landu gabeko sailak, zabortegiak, bide ertzak...[2]
B bitaminaren taldeko kolina, DNA eta RNA azidoen osagai adenina eta, batik bat esentzian nabarmenak diren eukaliptola eta tujona.[2]
Hilekoa eragiteko eta ohikotzeko indarra du, zilborpean jarrita, zizare-belarraren hostoekin egindako enplastuak. Erditu ezinik dagoenari ere laguntzen dio eta, behin erdituta, kumino (Cuminun cyminum) haziak, egositako oilo-arrautza gorringoak eta txerri gantza bere zukuarekin nahasian duen enplastua mina kentzeko aproposa da. Batzuetan abortatzeko ere erabili izan omen da, eta haren sinonimo gisa ere artemisa hitza darabilte gazteleraz.[2]
Frantzian XIV. mendean ziotenez, baraurik beraren ura hartzen duen emakumea loratu egiten da; ezker eskuaz eta eguzkia azaldu aurretik bildutakoa behar du, baina...[2] Dioskoridesen testuetan, barne-zizareen kontrako erremedio gisa aipatzen da. Euskaraz ere, zizare-belar deritzo hizkera arruntean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.