Arte eta Zientzien Hiria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arte eta Zientzien Hiria (Valentziera Ciutat de les Arts i les Ciències, gaztelaniaz Ciudad de las Artes y las Ciencias), Valentzian, Espainian dagoen multzo arkitektoniko kultural eta aisialdiko bat da.
Multzoa, Santiago Calatrava eta Felix Candelak diseinatua, 1998ko apirilak 16an inauguratu zen, L'Hemisferic irekiz. Arte eta Zientzien Hiriko azken osagaia, Sofia Erregina Arte Jauregia, publikoki, 2005eko urriak 9an aurkeztua izan zen, Valentziako Erkidegoko egunean, bere programazio erregularra, urtebete geroago arte hasi ez zen arren.
Arte eta Zientzien Hiria, Turia ibaiaren ibilgu zaharreko amaieran dago, 1980ko hamarkadan, lorategi bihurtu zen ibilgua, 1957ko Valentziako uholde handiaren ondorioz ibaia desbideratu ondoren. Gaur egun, turismo aldetik, Valentziako tokirik erakargarriena da. Hasiera batean, lanen gastu osoa 25.000 milioi pezeta (150 milioi euro) izango zela zenbatetsi zen; azkenean, ordea, 1.102.903.740,66 euro izango ziren (eraikinen ekipamendua kontuan hartu gabe, eta Àgorari oraindik estalki mugikorra jarri ez zaiolarik).[1]