Arroyo de la Luz
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arroyo de la Luz , Cáceresko probintziakoa udalerri bat da, Espainiako mendebaldean. Azken honen 19 kilometrora dago. Bere bi ibaiak, El Casillas eta El Pontones, Salor ibaiaren ibaiadarrak dira.
Arroyo de la Luz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Extremadura | ||||||||||
Probintzia | Cáceresko probintzia | ||||||||||
Alkatea | Santos Jorna Escobero (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Arroyo de la Luz | ||||||||||
Posta kodea | 10900 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 10021 | ||||||||||
Herriburua | Arroyo de la Luz | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 39°29′02″N 6°35′05″W | ||||||||||
Azalera | 128 km² | ||||||||||
Altuera | 352 m | ||||||||||
Mugakideak | Cáceres, Casar de Cáceres, Malpartida de Cáceres, Brozas eta Navas del Madroño | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 5.565 (2023) −31 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 43 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | CC | ||||||||||
arroyodelaluz.es |
2008ko erroldaren arabera 6.461 biztanle zituen 128 km²-ko azaleran. 128.06 km² hartzen ditu, eta 325m-ko altuera du Mediterraneoko gainetik. 2014. urtean 6.101 biztanleekin, Arroyo de la luz bere eskualdeko udalerri jendetsuena zen, eta Cáceresko probintziaren hamargarrena da. Arroyo de la Luz ezaguna da, El Día de la Luz dela eta, La Virgen de la Luz omenez egiten den jaialdi oso famatua delako.
Bere sare hidrografikoa Tajo ibaiaren arroari dagokio eta bere tamainagatik aipagarriak diren ibaiak ditu, El Casillas eta El Pontones bezala. Azken hauek, Salorren ibaiadarrak dira eta aldi berean Tajo ibaiaren ibaiarra dena. La Charca Grande, La Charca Chica, El Envalse Molano,… eta beste urtegi batzuk ditu. Molano deitutako hornikuntza urtegia, 1992. urtean eraiki zuten Molano ibaiaren gainean. Bere erabilera nagusia hornikuntza da, baina ere arrantza egitea baimenduta dago.
Paisaian ikusten da zenbat dedikazioa ematen da nekazaritzari eta lehorreko eremu laborei.
Bertako klima mediterranearra da.
Arroyo de la Luzen auzoan aurkitutako hilobien arabera, esan ahal biztanleriaren jatorria Lusitaniarra dela. Lehenaldi honek azalduko luke bere antzinako izena Arroyo del Puerco, harremanetan jartzen duena jainko terminaleekinzer da hau?: harrizko txerriak, ohikoak Cáceres eta Ávilako probintzietan. Arroyo herri oso zaharra da, 2000 urte baino gehiagokoa. Lehen biztanleak Lusitaniarrak eta Zeltak izan zire . Ondoren, Erromatarrak heldu ziren, eta azkenik, Bisigodoak eta Arabiarrak izan ziren herria menperatu zutenak Kristauen errekonkista baino lehen (XIII d.C). Konkistatzearen bitartean, Alfontso IX.a Leongoaren tropa kristauak, herria konkistatu zuten arabiarren kontra, Cáceresko biztanleen batera 1229-ko apirilaren 23a. Antzineko armarriak basurde bat lizar baten ondoan erreka baten ertzean islatzen zuen, horregatik lehenengo Arroyo del Fresno deitzen zen. Geroago, Arroyo del Puerco, eta 1937ko azarotik Arroyo de la Luz. Azken izen hau, Arabiar eta Kristauen arteko gudarekin eta La Virgen de la Luz babesarekin erlazionatuta dago.
·Lehen sektorea:Lehorreko laborantza ·Bigarren sektorea:Eraikuntzarekin zerikusia duten jarduerak ·Hirugarren sektorea:Zerbitzuen sektorearen garrantzia oso lagunduta dago Cácerestik oso hurbil dagoelako. ·Industria:Industria sektorean nabarmentzen da haragi prozesatua(urdaiazpikoa eta hesteki). Zurgintza eta metalgintza ere paper oso garrantzitsua hartzen du Arroyoko industrian.
Festa ugari daude urtean zehar, baina esanguratsuena El Dia de la Luz da, Aste Santuan. Egun honetan, ospatzen dira: Arabiar eta Kristauen arteko guda eta La Virgen de la Luz kristauei emandako laguntza. Festa hau, Pazko astelehenean ospatzen da eta Arroyo de la Luz-eko ospakizun politen eta errotuena da. Egun honetan, zaldien lasterketak antzerki bihurtzen dira. Kristauek zaldi gainean guda irabazi zutenaren berria ematen dute eta, horrekin batera, jendea mozorrotu eta musika egoten da.
Artikulu hau Extremadurako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.