![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/52/Drapeau_arpitan.svg/langeu-640px-Drapeau_arpitan.svg.png&w=640&q=50)
Arpitania
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arpitania edo Arpetania frankoprovenzera edo arpitanaren lurraldea da. Alpeen mendebaldean kokatutako kultur lurralde bat da, hizkuntzari dagokiona bereziki. "Arpitania" hitza Arpes-etik dator, hau da, Alpeak arpitanez. Gaur egun, Arpitania ondoko estatuetan banandurik dago: Frantzia, Italia eta Suitza.
Arpitania Arpitania, Arpetania | |||
---|---|---|---|
Ez da estatua | |||
| |||
Ereserkia: Fier et a l'abada tanqu’a la fin | |||
![]() | |||
Hiri nagusiak | Lyon (Liyon), Geneva, Grenoble (Grenoblo), Lausanne (Losena), Saint-Étienne (Sant-Etiève), Neuchâtel (Nôchâthél), Aosta (Aoûta), Chambéry (Chambèri), Annecy (Èneci), Sion, Fribourg (Fribôrg), Roanne (Rouana), Bourg-en-Bresse (Bôrg) | ||
Dirua | euroa, Suitzar libera | ||
Herritarra | arpitan | ||
Hizkuntza(k) | arpitana edo frankoprovenzera, frantsesa, italiera, alemana | ||
Arpitania ondoko eskualdeek osatzen dute:
- Frantzian: Savoia (Savouè) -Savoia Garaia (Hiôta Savouè edo Savouè d'Amont) eta Savoia Beherea (Savouè d'Avâl)-, Franche-Comté (Franche-Comtât), Charolais (Charolês), Beaujolois (Biôjolês), Bugey (Bugê) eta Dofinerria-ren (Dôfenâ) iparraldea, Forez (Forêz), Mâconnais (Mâconês), Bresse (Brêsse), Lyonnais (Liyonês) eta Dombes (Domba) eta Borgoinaren zati bat (Borgogne).
- Suitzan: ia Romandia osoa (hau da, Suitzako alde frantsesduna).
- Italian: Aostako Harana (Vâl d'Août) eta Piemonteren (Piemont) Alpeen aldea, arpitanez Vâlades Arpitanes du Piemont deituak.
Roanne eta Mâcon arteko aldea, frantsesa eta arpitanaren arteko trantsiziozko zonaldea da, Francisca edo, frantsesez, Francisé deritzona.
Apuliako eskualde italiarrean, Apuliako frankoproventzera hitz egiten da, Celle di San Vito eta Faeto herriak sartzen diren hizkuntza enklabean.