Arkote Arraun Taldea
Plentziako arraun taldea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arkote Arraun Taldea Plentziako (Bizkaia) arraun taldea da. 1957an sortu zen Arkote, 1946. urtetik abian zegoen Sociedad Remera de Plencia taldearen lekukoa hartuta.
Arkote Arraun Taldea | |
---|---|
Sorrera | 1957 |
Herria | Plentzia, Bizkaia |
Lehendakaria | Eduardo Zubeldia |
Entrenatzailea | Gorka Etxeberria |
Patroia(k) | Vicente Carpintero |
Kolorea(k) | horia eta beltza |
Trainerua | Plentzitarra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE Liga (Federazio Liga) 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 2 Bizkaiko Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2023: Liga | 3.a (KAE 1 Liga) |
2024 | KAE 1 Liga |
Webgunea | www.arkoteat.com |
Traineruetan lehenengo garaipena 1989. urtean lortu zuten El Corte Ingléseko promozio estropadan. Hurrengo urtean Bermeorekin bat egin eta bi estropada irabazi zituzten. 2001 eta 2003 artean Elantxoberekin elkartuta Bateratze Arraun Elkartea sortu zuen eta maila bikaina erakutsi zuten, Euskadiko txapelketan brontzea lortuz eta bandera ugari irabaziz.
Ligak hasi zirenean KAE Ligan aritu bazen ere 2005 eta 2009 artean TKE Ligan hartu zuen parte. 2005eko urtea bikaina izan zuen, Ligan seigarren egin eta historian aurrenekoz Kontxako Banderarako sailkatu baitzen, ohorezko txandarako gainera[1]. Azken urteetan KAE 1 Ligan ari da play-offetan sartzeko lehian.
Beteranoen talde indartsua ere badu, Plentzia Traineru Baltza Arraun Kluba. Lau aldiz irabazi du ABE Liga.