Espainiako Traineru Txapelketa
traineru estropada / From Wikipedia, the free encyclopedia
Espainiako Traineru Txapelketa Espainiako Arraunketa Federakuntzak antolutako lehiaketa da. Estropada honetan Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoko txapelketetako talde onenek hartu izan dute parte baina XXI. mendean arazo ugari izan ditu antolaketarekin eta partehartzearekin.
Datu azkarrak
Espainiako Traineru Txapelketa | |
---|---|
Sorrera | 1944 |
Antolatzailea | Espainiako Arraunketa Federakuntza |
Parte-hartzaileak | EAEko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako traineruak. |
Modalitatea | lerrokatua |
Garaipen gehien | ![]() |
Azken ekitaldia | 2024 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak:![]() Emakumezkoak: ![]() |
Webgunea | www.federemo.org |
Itxi
Lehenengo edizioa 1944an egin zen eta Pedreña izan zen txapelduna. Orio da garaipen gehien dituena. Emakumezkoen txapelketa 2010an abiatu bazen ere 2022koa izan zen aurreneko txapelketa ofiziala eta Chapela izan zen lehen bi ekitaldietan nagusi.