Argiaren Kristo eliza
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Argiaren Kristoren baseliza edo eliza, lehen Bab al-Mardumeko meskita zena (arabieraz مسجد باب المردوم ), Toledoko hiri espainiarreko eraikin bat da, bere hirigune historikoan kokatua.
Argiaren Kristo eliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Toledoko probintzia |
Udalerria | Toledo |
Koordenatuak | 39°51′38″N 4°01′27″W |
Arkitektura | |
Materiala(k) | adreilua eta crushed stone (en) |
Estiloa | art of the Umayyads of Cordoba (en) |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000078 |
Hiriak izan zituen hamar meskitetatik, hobekien kontserbatzen dena da. Musulmanen garaian, hirira sartzeko ate bati (Bab al-Mardum) lotutako oratorio txiki bat zen, Toledora iritsi berriak erabiltzeko edo irteera prestatzeko. 999an eraiki zen, Kordobako kalifatoaren garai distiratsuan, sarrerako fatxadako zerrenda epigrafikoak dioen bezala.
XII. Mendean kristau konkistaren ondoren Alfonso VI.ak eraikina San Joan ordenako zaldunei utzi zien, hauek Gurutze Santuaren ermita bilaktu zutelarik eraikinarielemntu ezberdinak gehituz. Handitze hori da ezagutzen den mudejar artearen erakusgarririk zaharrena. Azkenean kristau tenplu bezala eraman zuen izena, ermita bezala sagartua izan zenean jarri zen kristo gurutziltzatuaren irudiaren ordezkapenetik dator, ondoren desagertu egin zen Argiaren Amabirjinaren irudi batek ordezkatu zuelarik. Gaur egun, espazio desakralizatua da.
Oinplanoa ia karratua da, 9 metro inguruko zabalerakoa, eta erdiko lau euskarrietatik abiatuta bederatzi konpartimentu gangadun sortzen ditu, ganga hauetako bakoitzak gurutztzen diren nerbadurez osatua dagoelarik. Hauetan ikus daiteko kordobako meskitaren eragina ondoen. Mihraba sarreraren eskuinaldean egongo litzateke, ekialdera begira dagoen qiblako horman. Antzinako mihraba mugikorra edo horma-hobi bat izango zela suposatzen da, aztarna arkitektonikorik geratu ez zaigulako.
Altxaerak hiru gorputz ditu, erdikoa izan ezik, lau gorputzekoa baita. Zutabeek osatzen duten lehen atala habearte bidez bigarrenetik bereizten dute. Habearte hauek ferra-arkuekin lotzen dira, berrerabilitako lau kapitel bisigodoen bidez. Hirugarren atala gurutzeria kalifaleko bederatzi gangek osatzen dute, baina erdiko gangan dagoen erdiko koadrantea gainerakoa baino apur bat gehiago altxatzen duen elementu batez osatuta dago, horrela oinplanoaren sentsazio zentralizatua sortuz (honek Bizantzion du jatorria).
XI. mendeko zabalpenak (1187) adreiluzko ganga beheratuz estalitako zati zuzen bat eta kanoi-erdiko ganga batez estalitako abside-atal bat ditu. Interesgarria da XII. mendeko fresko kontserbatuak (pantokratorra, tetramorfoak, santuak eta maza bat duen elizgizon bat) eta esanahirik gabeko karaktere kufikoen idazkunak nabarmentzea, garaiko dekorazio mota bat baitzen.
Hego-mendebaldeko fatxadan, 1889an, meskitaren eraikuntza datatzen duen idazkun bat aurkitu zen, eta honako hau dio: "Alaren izenean, meskita hau altxarazi zuen Ahmad ibn Hadidik, bere pekuliotik, Alaren ultraterrenako saria eskatuz. Eta Alaren laguntzarekin amaitu zen, Musà ibn Ali arkitektoaren eta Sa 'adaren zuzendaritzapean, hirurehun eta laurogeita hamargarren urteko Muharramen (999ko abendua) barneratuz ". Inskripzioa bakarra da mendebaldeko islamean eta ekialdeko artean, adreilu zati arruntekin soilik egina izanagatik. Fatxadak, hiru sarrera bao dituen gorputz bat du, goiko gorputzean, arku gurutzatu itsuak, sebkazko apaindura duen friso bat (erronboen sarea markoztatua), inskripzioa eta erlaitz bat; lehen mudejar toledotarraren dekorazio arrunta.
Ipar-mendebaldeko fatxadan, berriz, hiru bao berrik osatzen dute, meskitaren patiora pasatzen direnak, inguratutako zirkuluerdiko arkuek beheratutako ferra-arkuaz estaliak, Kordobako meskitan ohikoa den sinplifikazio bat da. Goiko maila, kalifa-estiloko ferra-arku batzuk markoztatzen dituzten zenbait arku polilobulatutan zentratzen da, adreiluzko bi koloreko dobelez apainduak, Kordobako meskitari erreferentzia eginez. Taulamendu batek azken erlaitzera garamatza.
Fatxada horretatik sartzen den patioak putzu berezi bat erakusten du, eta putzuaren ertzetan kuboak biltzen zituzten soken markak ikusten dira bertan. Gainera putzuak, persiar jatorriko chart-bagh edo alberkadun gurutzadurako oinplanoa bat erakusten du, Al-Ándalus lorategietan oso hedatua dagoena, Medinat Azahara, Alhambra edo Generalifen lorategiak kasu. Bertan, Puerta del Solerako sarbidea ematen duen begiratoki bat dago (X. mendeko ateburua).
2006tik aurrera eginiko indusketa arkeologikoek , agerian utzi zuten Alfonso VI. aren konkistatik aurrera eginiko elizaren balioa, aztarna interesgarriak azaleratuz: galtzada erromatar bat granitozko harri handiez osatua, arabiarrak iritsi aurreko abside handi baten aztarnak, elizaren kanpoaldean kokaturiko XII eta XV.mende bitarteko nekropoli bat eta Erdi Aroko zenbait kale.
Horretaz gain, zaharberritze-azterlan eta -lan zehatzak egiten ari dira, besteak beste, zimenduak kaltetzen dituen ura oztopatzen saiatzeko. Hala eta guztiz ere, itxuraz hauskorrak diren gangek mendeetan zehar izan duten portaera paregabearen ondorioz, "Egitura noctil" gisa definitu da, Francisco Jurado arkitektoaren hitzetan, azken urteotan egitura hori kontserbatzearen arduraduna izan baita.
Meskitaren barruan ere aurkitu zen zoruaren azpian zulatutako kobazulo txiki bat, beste debozio baten gurtzarako erabilia, beharbada ermitau baten erretiro espiritual bat bezala.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.