From Wikipedia, the free encyclopedia
Medikuntzaren, osasunaren edo fitnessaren testuinguruan, argaltzea edo pisua galtzea, gizabanako edo animalia baten gorputz-masa murriztea da, likidoak, koipea edo ehunak (muskulua, tendoia edo ehun konjuntiboa) galtzeagatik. Argaltzea orokorra izan daiteke, hau da, organismo osoari eragiten dio, edo, bestela, lokalizatuta egon daiteke, immobilizazioz muskulu-atrofia baten kasuan bezala.[1] Adinean aurrera egin ahala, gorputzak 1 eta 2 kg arteko pisua galtzen du hamarkada bakoitzean.[2]
Argaltzea, halaber, gizabanakoaren ongizaterako gorputz-pisuaren galera-prozesuari dagokio, jarduera fisikoaren eta elikadura osasuntsuaren bidez. Tresna horiek, normalean, argaltzeko dieten izenaren azpian zerrendatzen dira. Azken helburua, haren itxuratik harago, pertsona baten osasun mentala eta fisikoa hobetzeko bizimodua aldatzea da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.