Arene Candide
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arene Candide Finale Ligure udalerriko ( Savona probintzia ) aztarnategi arkeologiko bat da, Italiako Liguria eskualdean. K.a. 26.000 urteko Paleolitotik Bizantziar arorainoko aztarnak arte aurkitu dira leizeko estratoetan. Haitzuloaren bosten bat baino ez da induskatu eta maila baxuenetan Neandertalen garaiko artefaktuak daudela uste da.
Arene Candide | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Liguria |
Probintzia | Savonako probintzia |
Italiako udalerri | Finale Ligure |
Koordenatuak | 44°09′44″N 8°19′42″E |
Garaia | Paleolito, Neolito, Brontze Aroa, Burdin Aroa, Antzinate klasikoa eta Bizantziar Inperioa |
Paleolitoko 19 ehorzketa dira aztarnategiko aurkintza nabarmenena, horietako batzuk hilobi-ondasun aberatsekin. Bereziki, duela 23.000 urte inguru lurperatu zuten Il Principe (printzea edo printze gaztea) izenez ezagutzen den gizona nabarmentzen da: 400 urtxintxa-larruz egindako larruzko kapa bat jarri zioten, eta hari josiak [1] 423 urtxintxa isats-hezur jarri zizkioten. [2] Gorpua okre gorrizko geruza baten gainean zegoen jarrita, eta eskuetan suharrizko zetro edo arma moduko bat zeraman[3]. Molusko oskolezko piezak, orein hortzak, suharri pieza bitxiak eta elur-oreinen adarrak ere bazeuden printzearen hilobian.
Apainduraren aberastasunak paleolito garaiko estraitifikazio sozialaren falta zalantzan jartzen duen Europako hilobietako bat da Arene Candidekoa. Alde horretatik, eta Sungirren, Errusia iparraldean, aurkitutako ehorzketekin eta Okzitaniako Saint-Germain-de-la-Rivièreko damarekin lotzen da aurkikuntza hau[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.