Zikoniformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Lepo luzea dute sarritan, eta hegan egitean bularraldean bilduta eramaten dute. Koartzak eta abar biltzen dituen Ardeidae familia osatzen dute. From Wikipedia, the free encyclopedia
Koartza Ardeidae familiako zenbait hegazti hankaluze, lepaluze eta mokoluzeen euskarazko izena da.
Koartza | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Pelecaniformes |
Familia | Ardeidae Leach, 1820 |
Banaketa mapa | |
Ardeidoen familiako kide gehienak "koartza", "gartza" edo "amiamoko" izenez ezagutu izan dira beti euskaraz. Horrela aurkituko dugu 1980. hamarkada aurreko liburu eta bilketa guztietan, eta baita ahozko lekukotasunen corpusetan ere. Hala ere, nolabaiteko lapsus txikiren baten ondorioz, 1980ko hamarkadan euskara estandarrean "lertxun" (edo "lertsun") zabaldu zen ardeidoen familiako kide hauek izendatzeko, eta halaxe erabili izan zen zenbait urtez. Izen okerra da "lertxun" (edo "lertsun") koartzentzat, lertsunak kurriloak direlako (Grus grus) eta ez koartzak. Zorionez, hiztegi nagusietan aspaldi zuzendu zen akats historikoa eta 1999. urteaz geroztik modu egokian batu dituzte terminoak Elhuyar hiztegiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak, zein Euskaltermek, besteak beste[1].
Oraindik ere "lertxun hauskara" (eta "lertxun gorria", "lertxuntxo karramarrozalea", eta abar) aurki ditzakegu zenbait webgunetan, hainbat karteletan eta liburu zein gida zaharrenetan, baina esan bezala, okerrak dira izen horiek eta saihestu beharrekoak[1]. Hortaz, gogoan izateko:
Euskal Herrian ikus ditzakegun koartzen artean honako hauek daude:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.