From Wikipedia, the free encyclopedia
Ardagaitxoa (Schizophyllum commune) Schizophyllaceae familiako onddo espezie bat da. Larrukara delako, ez du inolako sukaldaritza-baliorik. Oso ohikoa da Euskal Herrian urte osoan, egur hondarretan eta enbor hiletan.
Ardagaitxo | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Schizophyllaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Schizophyllum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Schizophyllum commune Fr., 1815 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Karpoforoa: 1 eta 4 cm arteko diametrokoa. Kolore grisa du, edo zuri zikina egoera lehorrean eta gris-arrexka hezea dagoenean. Maskorraren edo haizemailearen itxura du, gainazala ilupaduna du, batzuetan oso ile tenteekin.
Himenioa: Orritxo arrosez osatuta dago, bi ahokoak eta urkilatuak.
Hanka: Alboan, ozta-ozta ikusten dena edo ikusten ez dena.
Haragia: Mehea, larrukara eta malgua.[1]
Etimologia: Commune epitetoa latinetik dator, ohikoa esan nahi duen "communis" hitzetik. Zabaldua dagoelako.
Ez da jangarria.[2]
Oso perretxiko berezia da, eta zaila da nahastea.[3]
Urteko ia sasoi guztietan, zuhaitzen azalaren gainean koloniak osatuz, oso ohikoa pinuen eta pagoen azalaren gainean.[4]
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.