![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/ba/Map_Gallia_Tribes_Towns.png/640px-Map_Gallia_Tribes_Towns.png&w=640&q=50)
Antzinako belgiarrak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Antzinako belgiarrak, latinez belgae ( (Txantiloi:IPAc-en) Galiaren iparraldean bizi ziren tribuen konfederazio handi bat ziren, Mantxako kanalaren eta Rin ibaiaren mendebaldeko erriberaren eta Sena ibaiaren iparraldeko ertzaren artean, K.a. III. mendetik aurrera gutxienez.[1] Julio Zesarrek haien inguruan sakon idatzi zuen Galian izandako gerren kontakizunean, Commentarii de Bello Gallico hain zuzen. Britannia hegoaldeko herri batzuk ere belgae gisa identifikatzen zituzten, eta, dirudienez, aurreko garai batean kontinentetik joandako jendeak ziren. T. F. O'Rahilly hizkuntzalariak uste zuen batzuk mendebalderago mugitu zirela, eta Irlandako Fir Bolg-ak izan zirela. Gallia Belgica probintzia erromatarrari Belgae kontinentala deitu zioten. Gaur egun arte antzinako herri hasien izen kolektiboa erabiltzen jarraitu izan da eskualdean, eta Belgikako herrialde modernoaren izenean islatzen da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/ba/Map_Gallia_Tribes_Towns.png/640px-Map_Gallia_Tribes_Towns.png)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/49/Germania_70.svg/640px-Germania_70.svg.png)
Hizkuntzalarien arteko teoria adostuena hau da: Belgae izen etnikoa ziurrenik Protocelta hizkuntzaren *belgika edo *bolg errotik datorrela, eta "puztu" esan nahi duela (batez ere, haserrez edo borroka-grinaz ). Egungo alemaneraz konatua dauka: gebelgd adjektiboa, oso haserre esan nahi duena. Ingeles zaharrean, beste hitz bat parekoa da: belgan aditza, haserretu egon nahi duena (Aitzingermanikozko *balgiz hitzetik eratorria) eta horien sustraia aintzin-indoeuroparrerazko *bhelgh- (puztu, konkor, handitu) balizko lexeman legoke. Hala, *Bolgoi izen etniko aitzin-zelta honela uler liteke: "puzten diren pertsonak (batez ere, haserrearekin/borroka-amorruarekin)".[2][3][4][5][6]