Euskal Hirigune Elkargoko kide eta Euskararen Erakunde Publikoko lehendakari ohia From Wikipedia, the free encyclopedia
Antton Kurutxarri (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1978) nafar irakasle, historian aditu eta politikaria da.[1] 2023ko abenduaren 23an Baigorriko auzapez izendatu zuten, Jean Michel Koskaratek osasun arazoengatik kargua utzi ondotik.
Antton Kurutxarri | |||
---|---|---|---|
2023 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Baigorri, 1978 (45/46 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta irakaslea | ||
Kidetza | Euskararen Erakunde Publikoa Euskal Hirigune Elkargoa |
Ipar Euskal Herrian eramaten den hizkuntza politikaren ardura du. Gaur egun, Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza politikarako lehendakariordea, eta Kultura sailaren ardura ere badu. 2020tik 2023ra EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria izan da.[2][3]
Haren ondotik, Maider Behotegi dago lehendakari postuan 2023ko urriaz geroztik.[4] Lehenago Beñat Arrabit, Mathieu Berge, Frantxoa Maitia eta Max Brisson izan dira EEPko lehendakari. Ipar Euskal Herrian euskara ofiziala ez denez, hizkuntza politika bat obratzea «neke» dela adierazi izan du Kurutxarri.[5]
Historia irakaslea ere bada Kurutxarri. Baionako Villa Pia lizeoan irakasten du.
2012ko uztailean Nafarroako konkistaren 50. urteurrena betetzen zela-eta, Antton Kurutxarrik La conquête de la Navarre (Elkar) liburuxka kaleratu zuen, frantsesez. 50 bat orrialdetan, konkistak iraun zituen hamar urteetan izandako gertakarien berri ematen zuen.[1][6]