From Wikipedia, the free encyclopedia
Anton Raphael Mengs (1728ko martxoaren 22a[1] – 1779ko ekainaren 29a) alemaniar margolaria izan zen, Erroman, Madrilen eta Saxonian aritua. Neoklasiko pinturaren aitzindaria izan zen.
Anton Raphael Mengs | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ústí nad Labem, 1728ko martxoaren 22a | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Heriotza | Erroma, 1779ko ekainaren 29a (51 urte) | ||
Hobiratze lekua | Anton Raphael Mengs' grave (en) Erroma Church of Santi Michele e Magno (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia | ||
Familia | |||
Aita | Ismael Israel Mengs | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria eta arte-historialaria | ||
Lantokia(k) | Dresden Erroma Venezia Madril eta Napoli | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Genero artistikoa | erretratua | ||
1728 urtean Ústí nad Labemen jaioa, Bohemian. Ismael Mengsen semea, Dresdenen bizitako Danimarkako margolaria bera. 1741 urtean aita eta semea Dresden utzi eta elkarrekin Erromara joan ziren.
1749. urtean Frederiko Augustok, Saxoniako hauteslea, margolari nagusi izendatu zuen baina Ismael Erroman aritzen zen gehienbat eta bertan Margarita Guazzirekin ezkondu zen. 1754 urtean katolizismora bihurtu eta Vatikanoko margo eskolako zuzendari izendatu zuten. Villa Albanin egindako Parnassus deritzon freskoak ospe handia eman zion.
1749 urtean Northumberlandeko dukeak agindu hau eman zion: Rafaelen Atenasko Eskola freskoaren kopia bat, olioz margo-oihal gainean egiteko, berak zuen Londresko etxean jartzeko. Hala bada, 1752 urtetik 1755 urte bitartean, jatorrizko neurrian margotu zuen baina laukizuzen formatura egokituz eta hainbat figura gaineratuz. Egun, margolan hau Victoria and Albert Museoan[2] dago ikusgai. Mengs 1779 urtean Erroman hil zen eta bertako Santi Michele e Magno elizan lurperatu zuten.
Birritan Madrila bidaiatu zuen, Espainiako Karlos III.aren gonbidapena onartuz. Bertan bere lanik onenak egin zituen, besteak beste Madrilgo Errege Jauregiko sabaia, Gloriaren Tenplua eta Trajanoren garaipena gaitzat duten margoak hain zuzen ere. Lan hau bukatuta, 1777an Erromara itzuli zen eta urte bat geroago egoera txarrean hil zen.
Gazteleraz, italieraz eta alemanez egindako idatzietan, Mengek arteari buruzko teoria eklektikoa adierazten du. Bere ustean, perfekzioa bideragarria da ondo antolatutako bikaintasunak batuta, hots, greziar diseinua, Rafaelen ezaugarriak, Correggioren argi-ilunak eta Tizianoren koloreak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.