From Wikipedia, the free encyclopedia
António Sebastião Ribeiro de Spínola (Santo André, Estremoz, 1910eko apirilak 11 – Lisboa, 1996ko abuztuak 13) portugaldar militar eta politikaria izan zen. Portugalgo Errepublikako 14. presidentea izan zen, Krabelinen Iraultzaren osteko lehenbizikoa.
António de Spínola | |||
---|---|---|---|
1974ko maiatzaren 15a - 1974ko irailaren 30a ← Américo Tomás - Francisco da Costa Gomes → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Estremoz, 1910eko apirilaren 11 | ||
Herrialdea | Portugal | ||
Heriotza | Lisboa, 1996ko abuztuaren 13a (86 urte) | ||
Hobiratze lekua | Lisboa | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa | ||
Familia | |||
Aita | António Sebastião Spínola | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Portuguese Military Academy (en) Colégio Militar (en) | ||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, ofizierra, idazlea eta iraultzailea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Portugalgo Armada | ||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Portuguese Colonial War (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Alderdi politikoa | Democratic Movement for Liberation of Portugal (en) | ||
Zalduneriako alferez gisa bukatu zituen militar ikasketak, eta Guardia Nazional Errepublikanoan (GNR) eta Azore uharteetan zerbitzatu zuen. 1961etik 1963ra bitartean, Angolan izan zen. Handik itzultzean Zalduneriako zuzendari izendatu zuten, eta GNRko komandanteorde. 1968an Ginea Portugaldarreko (Ginea Bissau, gaur egun) gobernadore eta komandante nagusi izendatu zuten.
1973an itzuli zen Portugalera, eta gudarosteko Estatu Nagusiko buruorde izendatu zuten (1974). Hala ere, berehala kendu zuten kargutik, Portugal e o Futuro liburuan Portugalgo kolonientzat irtenbide politikoa aldarrikatzeagatik. Handik gutxira, 1974ko apirilaren 25ean, Krabelinen Iraultza deituan, Kapitainen Mugimendu deituak Marcelo Caetanoren gobernua erorarazi zuen. Gudarosteen Mugimenduak hartu zuen aginpidea, eta Nazioaren Salbaziorako Batzorde bat eratu zuen, Spínolaren lehendakaritzapean. Batzordeak Spínola bera izendatu zuen Portugalgo Errepublikaren lehen lehendakari.
Aginpidean izan zen lau hilabetean, Gudarosteen Mugimenduaren babesa izan zuen, baina gainerako guztiak aurka izan zituen, botere guztia biltzen saiatu zelako. Uztailaren 27an koloniak burujabe izateko eskubidea aitortu zuen. Portugalen COPCON (Kontinenteko Operazio Komandoa) sortu zen, Otelo Saraiva de Carvalho jeneralaren zuzendaritzapean, Gudarosteen Mugimendua defendatzeko, baina baita herri-mugimenduak defendatzeko ere, ezkerreko sektoreen gorakadaren seinale. Vasco Gonçalves, komunista, lehen ministro izendatu zutenean, bere karguaren dimisioa eman zuen.
Aginpidea indarrez hartzen ahalegindu zen, baina huts egin zuen, eta Espainiara erbesteratu zen lehenbizi, eta Brasila gero. Han, Portugalen Askapenerako Mugimendu Demokratikoa sortu zuen. Urte hartako azaroan Portugalera itzuli ahal izan zen, eta gudarosteko erreserban geratu zen. 1981ean mariskal izendatu zuten. Gai politiko-militarreko zenbait liburu idatzi zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.