From Wikipedia, the free encyclopedia
Ankiloglosia edo mihipeko galgatxo motza mihi-galgatxoa motza izatearen ondorioz, mingainaren berezko mugimendua mugatu eta behar beste luzatzen uzten ez diola-eta sortzen den anomalia da[1].
Ankiloglosia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | tongue disease (en) , genetic nervous system disorder (en) gaixotasun genetikoa |
Espezialitatea | medikuntza genetikoa |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | Q38.1 |
GNS-9-MK | 750.0 |
GNS-10 | Q38.1 |
GNS-9 | 750.0 |
OMIM | 106280 |
DiseasesDB | 33478 |
MedlinePlus | 001640 |
eMedicine | 001640 |
MeSH | D021081D000072676 |
Disease Ontology ID | DOID:0060604 |
Organo bat gorputzeko berezko lekutik gehiegi ez aldentzea ekiditen duten tolestura txikiak dira galgatxoak. Ahoan dauden mintzak dira. Hiru dira eta motzak baldin badira, ondorioak ekar ditzakete. Goiko eta beheko ezpainetatik hortzoietara iristen direnak eta mihi-hari edo mihipeko galgatxoa bereiz daitezke ahoan. Behekoa da arazorik ematen ez duen bakarra. Goikoaren eraketa desegokia bada, adibidez, erdiko hortzak banantzea ekar dezake eta hozkatzeko moduan eragin. Mihipeko galgatxoa da, ordea, arazo gehien ematen dituena[1].
Jaioberritatik jakin daiteke galgatxoaren tamaina motza ote den. Ordutik hasiko dira kalteak. Amaren bularrera heltzeko zailtasunak, kolikoak eta gehiegizko gasak eragin ahal dizkio, esne kopuru gutxi hartzeaz gain. Amari ere titiburuak mindu eta zauritu dakizkioke[1].
Mihiaren mugimendua begiratu behar da: ezpainetatik kanpora irteten ote den, ahoa irekita egonik ahosabaira iristen ote den, deformatu gabe alde batetik bestera mugitzen ote den, etab. Behin logopedak diagnosia eginda, otorrinolaringoloarengana bideratuko du kasua eta honek galgatxo motzak kalterik egingo dion ala ez esango du[1].
Era berean, hortzen itxiera eta ahoskera desegokiak ekar ditzake. Hortzak ateratzen direnean, banatuta edo pilatuta izateko gakoetako bat izango da ahosabaiaren eraketa. Gerora aparatu beharra antzemango da; halaber, denborarekin dislalia eta hainbat hizkiren ahoskera desegokiak eragingo ditu[1].
Har daitekeen konponbideetako bat galgatxoa moztea da, baina eztabaida pizten du batzuetan. Mediku batzuek diote lehenbailehen moztea hobe dela arazo horiek guztiak saihestuko direlako. Gainera, ebakuntza erraza denez, txiki-txikitan haurra lokartu beharrik ez dago. Txiki-txikitan mozten bada ez da ebakuntza, oso erraza da. Eragozpenak ekarriko badizkio, dudarik gabe jaio eta berehala moztu dakioke. Ondo moztuta badago, ez du ondorio negatiborik. Horretarako, lehenik, eragin dezakeen kaltea baloratzea ezinbestekoa da[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.