From Wikipedia, the free encyclopedia
Mihia edo mingaina aho barruan dagoen organo mugikorra da. Organo honek murtxikatze, irensketa eta hizketarako balio du. Horrez gain, dastamena mihian dauden zentzumen-errezeptoreei esker gertatzen da.
Aitzineuskaraz: *bini[1] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.
Organo haragitsu eta gihartsua da, luzarana eta higikorra, elikagaiak irenstean, hizketan eta dastamenean funtsezko betekizunak dituena.
Mihiaren eginkizun nagusia elikagaiak murtxikatzen eta irensten laguntzea da, baina goi mailako ornodun batzuek, gizonak bereziki, soinuak ahoskatzeko ere erabiltzen dute mihia. Lehorreko animalien mihiak zapore desberdin askori antzeman diezaieke, gainaldean dituen papilei esker.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.