musikagile gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Angel Illarramendi Larrañaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1958ko apirilaren 5a) gipuzkoar musikagilea da.
Angel Illarramendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1958ko apirilaren 5a (66 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Irakaslea(k) | Francisco Escudero |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea eta gitarra-jotzailea |
illarramendi.com | |
Solfeoa eta pianoa ikasi zituen Maria Barbara Arangurenekin, eta harmonia, fuga eta konposizioa Francisco Escuderorekin. Horrez gain, musika seriala, elektroakustikoa eta orkestra zuzendaritza ikasi zituen atzerrian.
Mota guztietako lanak ondu ditu: Donostiako gotzaintzak eskatuta lau ahots mistoko eta organorako Aleluya erlijio lana; sinfoniak ere idatzi ditu (Zelai Urdin, Harri Zuria, Ingenua), eta orobat antzerkirako musika: Euripidesen Troiarrak, Thorton Wilderren Nuestro Pueblo eta Sanchís Sinisterraren Crímenes y locuras del traidor Lope de Agirre, esate baterako, baita 2000. urtean estreinatu zen Zapatos de Mujer ganbera-operaren musika ere. Tres historias de amor telebista sailerako ere aritu zen musikagile modura.
Hala ere zinemarako musika sortzaile bezala egin da ezaguna. Montxo Armendarizen Tasio eta 27 ordu, Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez, Gracia Querejetaren El último viaje de Robert Rylands eta Cuando vuelvas a mi lado, eta Helena Tabernaren Yoyes lanei jarri die musika, besteak beste, bai eta 2000. urtean estreinatu zen Karramarro Uhartea marrazki biziduneko filmari ere. Horretaz gain, zinemarako musikari buruzko mintegi eta ikastaro ugari eskaintzen ditu.
Musika sinfonikoa ez ezik, ganbera-musika eta musika korala ere moldatu ditu. Hona hemen egindako sinfoniak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.