euskal aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Ane Pikaza Ereño (Bilbo, 1984ko urriaren 26a) bizkaitar aktorea, artista eta ilustratzailea da.
Ane Pikaza | |
---|---|
Mami Lebrun obran Kepa Errastirekin (2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1984ko urriaren 26a (39 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Ánima Eskola Arte Eszenikoko Eskola Kataluniako Unibertsitate Irekia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Marina Ximanskaja Algis Arlauskas |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
anepikaza.com | |
Erriberriko Antzerki Jaialdia zuzendu zuen 2022an eta 2023an Maria Goirizelaiareekin batera, parekidetasuna eta «egiteko modu berriak» lehenetsita.[1]
Anek, zenbait urtez dantza egin zuen, eta Arte Ederrak ikasten hasi zenean, lehenengo urtean, antzerki ikastaro batean hasi zen. Bi diziplinak landu zituen aldi berean: karrerako bigarren urtean jada lanean hasi zen Goenkalen. Arte Ederren ikasketak bukatu zituenean, Florentziara [Italia] joan zen Erasmus beka batekin, eta bueltan EHUren antzerki titulu propio bat egin zuen. Gerora, antzerki ikastaro asko egin zituen, eta, ondoren, ilustraziora bueltatu zen berriro.
Ilustraziora itzuli zen, ikuskizunen kartelak egiten hasi zelako; ilustrazioko eta arte plastikoetako ikastaro batzuk ere egin zituen. Ze, azkenean, nahiz eta biak diziplina artistikoak izan, mundu oso ezberdinak izaten dira batzuetan. Kabia teatrorekin egin genuen Alicia después de Alicia antzezlana, eta ikuskizunaren emanaldietarako ilustrazioak egin zituen. Hainbat liburu ere ilustratu ditu.2020ko Durangoko Azokako afixaren irudia berak eginikoa da.[2]
Aktore lanetan ETB1eko Goenkale telesailean aritu zen bi denboraldiz Arrateren papera egiten, Maria Luisaren biloba. Halaber, flashback sekuentzia batean Maria Luisaren papera egin zuen. Artista gisa, hainbat lan egin ditu, eta hainbat euskarritan erakutsi ditu bere lanak. Berriaren "Trixertak" egitasmoan parte hartutakoa da, eta hainbat liburu ilustratu ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.