Andreas Georgios Papandreu (grezieraz: Ανδρέας Γεώργιος Παπανδρέου; Kios, 1919ko otsailaren 5a - Atenas, 1996ko ekainaren 23a) greziar politikaria izan zen.
Bizitza
Georgios Papandreuren semea zen. Kontseilu ministroa (1964), eta Ekonomia eta Koordinazio ministroa (1965) izan zen bere aita lehen ministroa zelarik. Koronelen estatu kolpearen garaian (1967ko apirila) preso hartu zuten. Kartzelatik atera ondoren erbestera joan zen eta PAK (Askapen Mugimendu Panheleniarra) antolatu zuen.
1974. urtean Greziara itzuli zen eta PASOK (Alderdi Sozialista Panheleniarra) sortu zuen. 1981. urtean, sozialistak garaile atera ondoren, lehen ministroa izan zen. 1989. urteko hauteskundeak galdu zituen, baina 1993ko urriko hauteskunde orokorretan berriro eskuratu zuen aginpidea. 1993an berriz izendatu zuten lehen ministro, eta 1994an gobernu berria osatu zuen. Urte horren amaieran uko egin zion errepublikako lehendakaritzara aurkezteari. 1995eko irailean berriz ere berregituratu zuen bere gobernua, eta berak bideratutako kanpoko politikari eta politika ekonomikoari buruz kritiko agertu ziren zenbait ministro baztertu zituen. 1996an, bera gaixo zegoelarik, krisi bat sortu zen PASOK alderdian eta, urte bereko urtarrilean, dimisioa eman zuen lehen ministro gisa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.