From Wikipedia, the free encyclopedia
Andrés Isasi Linares (Bilbo, 1890eko urriaren 28a - Algorta, Getxo, 1940ko apirilaren 6a) bizkaitar musikagile eta poeta lirikoa izan zen.
Andrés Isasi Linares | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1890eko urriaren 28a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Algorta, 1940ko apirilaren 6a (49 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Genero artistikoa | sinfonia |
Musika instrumentua | pianoa |
Humperdinckekin ikasi zuen Berlinen, eta haren ikaslerik begikoena izatera iritsi zen. 1914an Berlinen poema sinfoniko bat estreinatu zuen (Amor dormido). Urte berean konposizio sari bat irabazi zuen Suedian Zharufa poema sinfonikoarekin. 1930ean berebiziko arrakasta izan zuen Budapesten bere Angelusarekin. Beste obra batzuk: Cuarteto en Sol mayor; El Oráculo, El Pecado poema sinfonikoak eta Segunda Sinfonía en Sol; Viajero enlutado, Narración del viejo marino eta El rey y el bufón baladak; Cuarteto en Do menor ganberako konposizioa. Atsegin hutsez jardun zuen musikagintzan, bizibidea musikatik ateratzeko inolako beharrik ez zuen eta. Isasiren musikak folklorearen elementu landuak erabili zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.