From Wikipedia, the free encyclopedia
Amor de madre 2022an Netflixen ateratako espainiar komediako film bat da. Quim Gutierrez eta Carmen Machi dira protagonistak. 2022ko apirilaren 29an estreinatu zen.
Amor de madre (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paco Caballero (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Nacho Ruiz Capillas (en) |
Amor de madre Paco Caballerok zuzendutako film bat da. Netflixen atera zen eta ordu bat eta 50 minutuko iraupena dauka. Espainiar komedia hau gazte eta helduentzat da. Ez da gomendagarria 12 urteko adina baino gutxiagokoentzat (hau da Netflixek jarritako adina). Kovid 19 birusaren pandemiaren garaian grabatu zuten, horregatik, aldaketa batzuk egin behar izan zituzten ondoren. Tenerifen amaitu zuten grabaketa.
José Luis (Quim Gutierrez), bere ezkontzan, bere ezkongaiak, beste mutil bategatik uzten du. Egun batzuk pasata eta gertatutakoa pixkat bat ulertu ondoren, bere amarekin (Carmen Machi) bidaia-agentziara joan zen ezkonberrien bidaia deuseztatzeko. Baliogabetzea ezinezkoa zutelarik, biak batera joatea erabaki zuten, nahiz eta José Luisi ideia hau ez horrenbeste gustatu. Hala edo nola beste aukeraren bat aurkitzen saiatu zen José Luis, baina ez zuen ezer lortu.
Film honek ama batek bere semearekiko duen maitasuna erakusten da.
Morena Films-ek egindako film hau Paco Caballerok zuzendu du. Aktore nagusiak Quim Gutierrez, Carmen Machi, Yolanda Ramos, Justina Bustos, Celia Freijeiro eta Andrés Velencoso dira. Gidoia, Adolfo Valorrek eta Cristobal Garridok egin dute. Musikagilea Lucas Vidal da eta produkzioa Sofia Fábregas eta Juan Gordonek aurrera eraman dute. Talde teknikoan Nacho Ruiz Capillas, Curru Garabal, David Omedes eta David Valledepérez daude.[1]
Amor de madre filmaren batez bestekoa 5,6 da, sensacine La Vanguardia eta Filmaffinity web orrietan.
Sensacine 2,9 / 5 (5,8 / 10)[1]
La Vanguardia 6 / 10[2]
Filmaffinity 5 / 10[3]
Maurizio uharteetan grabatu zen baiana amaiera Tererifen grabatu behar izan zen. Kovid 19 pandemia hasi aurretik, grabaketak Maurizio uhartetan egin ziren. Irla hauek Afrikan daude, Madagaskarretik hurbil. Estatu honek bere indepependentziaren 60 urteak bete ditu. Baina nabarmengarriena, bere hondartzak eta uharte hurbilak eta bere hiriburua dira.
Aktoreak heldu zirenean, logela batek su hartu zuen. Yolanda Ramos eta Justina Bustos aktoreek kovid-19a harrapatu zuten bertan.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.