Amiano Martzelino
From Wikipedia, the free encyclopedia
Amiano Martzelino (latinez: Ammianus Marcellinus) IV. mendean Erromatar Inperioaren gainbehera eta desegitea bizi eta kontatu zuen erromatar historialaririk garrantzitsuena da.
Amiano Martzelino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antiokia Oronteskoa, 330 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, 395 (64/65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, idazlea, militarra eta poeta |
Lan nabarmenak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Late Roman army (en) |
Gradua | soldadu |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | politeismoa |
330 eta 335 artean jaio zela uste da, Antiokian finkatutako greziar jatorriko familia aberats batean. Bere burua soldadu bat eta greziar bat bezala definitzen zuen, bere jatorriaz eta Protectores Domestici zeritzenetan armadatik pasa izanagatik harro zegoelako. Hala, Ursizinoren agintepean egon zen Nisibiseko gotorlekuan, pertsiar mugaren ondoan, 353tik. 355ean Ursizinorekin batera joan zen Galian Klaudio Silvanoren aurkako kanpaina batera, bere burua enperadore izendatu zuena. Kanpaina honek hurrengo urtera arte iraun zuen, une horretan ekialdeko mugara itzuli zelarik. Han, azken unean ihes egin zuen Amidako gotorlekutik (Diyarbakir) bere emaztearekin batera tokia Sapor II.aren tropek hartu zutenean. Amianok Konstantzio II.a enperadorearen mesedea galdu zuen bere nagusia zen Ursizino zorigaitzean erori zenean, baina bere aurreko ospea eta postua berreskuratu zituen Konstantzio II.a hil eta Juliano Apostata tronuratu zenean.
Amiano Martzelinok bere lanetan Julianori botatzen dizkion lore ugariek historialariak enperadore honi zion miresmena frogatzen dute. Enperadorearekin batera joan zen alamanen aurkako kanpainetara eta 363ko Pertsiaren aurkako espediziora. Grezia eta Egipto bisitatu ondoren, Martzelino berriz finkatu zen Antiokian 371n, non hurrengo zazpi urteetan bizi izan zen. 378an Erromara joan zen, eta behin betiko han geratu zen bizitzen, non geratzen zitzaizkion urteak bizi izan zen.