![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3d/Osiris_and_the_Egyptian_resurrection_1911_cropped.jpg/640px-Osiris_and_the_Egyptian_resurrection_1911_cropped.jpg&w=640&q=50)
Amanishajeto
Nubiako erregina / From Wikipedia, the free encyclopedia
Amanishajeto edo Amanishakheto Nubiako erregina (kandake). K.a. 10. hamarkadaren eta K.a. 1go hamarkadaren artean gobernatu zuela uste da.[1][2][3]
Amanishajeto | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
K.a. 30(e)ko hamarkada - K.a. 20(e)ko hamarkada ā Amanirenas - Nawidemak (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. I. mendea | ||
Heriotza | K.a. I. mendea ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Meroe | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/ce/Amanishakheto_pyrmaid_Wad_Naqa.jpg/320px-Amanishakheto_pyrmaid_Wad_Naqa.jpg)
Amanishajetoren izena hainbat monumentutan grabatuta dago, besteak beste, Kawako Amonen tenpluan,[4] Meroeko hilarri batean, amaitu gabeko Wad Ban Naqa-ko jauregi batean, Qasr Ibrim eta Naqan aurkitutako bi hilarrietan eta bere piramidean, Meroen (seigarren zenbakia duena). Biblian ere aipatzen da, Apostoluen Eginetan (8:27 gertaerak).
1832an Giuseppe Ferlini esploratzaile italiarrak Amanishajetoren altxorra aurkitu zuen eta horren ondorioz famatua egin zen erregina hau.[5] Bere jauregia orain arte identifikaturiko handienetako bat izan omen zen, 61 metro luzera eta 3.700 metro karratuko zabalera baitzuen.[6] Erreginaren bitxiak Berlingo Egiptoko Museoan eta Municheko Egiptoko Museoan daude.