From Wikipedia, the free encyclopedia
Amalie Bruun (Kopenhage, 1985eko urtarrilaren 6a) Danimarkako abeslaria, modeloa eta aktorea da. Bakarka abesten hasi zen eta gaur egun Myrkur black metal taldeko abeslaria da.
Amalie Bruun | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kopenhage, 1985eko urtarrilaren 6a (39 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Familia | |
Aita | Michael Bruun |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, modeloa, kantugilea eta aktorea |
Kidetza | Ex Cops (en) Myrkur (en) |
Genero artistikoa | Black metala |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Relapse Records (en) |
Amalie Bruunek pianoa eta gitarra jotzen ditu eta abestiak konposatzen ditu ditu. 2006an atera zuen aurreneko diskoa, bere izena daramana. 2008an New Yorkera joan zen bizitzera eta New York Songwriters Circle nazioarteko txapelketa irabazi zuen[1]. Hiru EP atera zituen hurrengo urteetan. 2010an Martin Scorsesek zuzenduriko Bleu De Chanel iragarkian azaldu zen[2] eta 2011ean The Lonely Island rap taldearen "Jack Sparrow" abestiaren bideoklipean[3].
2011n Brian Hardingekin batera Ex Cops indie pop taldea sortu zuen eta 2014 artean bi disko atera zituen[4].
2014tik aurrera Myrkur black metal taldeko abeslaria da[5]. Myrkur izenak islandieraz "iluntasuna" esan nahi du[6]. Lehenengo diskoan oraindik bere izenik ez zuen azaldu[7]. Metal puristen aldetik mezu sexistak eta heriotz mehatxuak jaso zituen eta sare sozialetatik aldendu zen[8].
2020an Eskandinaviako folk musika tradizionalari ekin zion[6], Myrkurrekin jarraitzen duen bitartean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.