![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/70/Arabic_Varieties_Map.svg/langeu-640px-Arabic_Varieties_Map.svg.png&w=640&q=50)
Aljeriar arabiera
Aljerian egiten duten arabieraren aldaera / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aljeriar arabiera (arabieraz: الدارجة الجزائرية, ad-Dārja al-Jazairia), Dziria, Darja edo Derja (arabieraz: الدارجة) tokiko izenak dituena,[1][2] arabiera dialektaleko aldaeren multzotik datorren hizkuntza bat da, Aljerian eta inguruko herrialdeetan mintzatzen dena.[3] Aljeriako biztanleen % 97,3k hitz egiten du aldaera horretan. Aljerian, beste herrialde batzuetan bezala, ahozko arabiera eta idatzizkoa oso desberdinak dira; bere hiztegiak amazigeraren, turkieraren eta frantsesaren neologismo eta mailegu ugari baititu, eta, arabieraren gainerako aldaerek bezala, hizkuntza idatziaren kasuen amaierak galdu ditu.
Aljeriar arabiera | |
---|---|
دزيرية | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 29.400.000 (2019) 35.000.000 |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak Hizkuntza semitikoak arabiera Maghrebi Arabic (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | arabiar alfabetoa eta Arabic script (en) ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | arq |
Ethnologue | arq |
Glottolog | alge1239 |
Wikipedia | arq |
IETF | arq |
Aljeriako arabieraren barruan ere tokiko aldaketa esanguratsuak daude; jijel arabiera, bereziki, qaf kaf gisa ahoskatzeagatik eta amazigeraren mailegu ugariengatik nabarmentzen da, eta portuko zenbait hiritako dialektoek Al-Andaluseko errefuxiatuek ekarritako andalustar arabieraaren eragina erakusten dute.
Aljeriako arabiera magrebtar arabieraren dialektoen continuumaren zati da, pixkanaka-pixkanaka marokoar arabierarekin eta tunisiar arabierarekin nahastuz.