Alfred Döblin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alfred Döblin (Stettin, 1878ko abuztuaren 10a - Emmendingen, 1957ko ekainaren 26a) alemaniar eleberrigilea izan zen. Lehen eleberrietan bere garaiko mugimendu historikoak islatu nahi izan zituen. Die drei Sprünge des Wang-Lun (1915, Wang-Lunen hiru jauziak) eleberri espresionista Txinako gizaki eta izadiari buruzko obra da. Sozialista izan zen, baina 1918an marxismoari uko eginez katoliko bihurtu zen. Nazismoa aginteaz jabetu zenean, Frantziara erbesteratu behar izan zuen Alfredek (1933-1940) lehenbizi, eta Estatu Batuetara (1940-1945) gero. Azken hamabi urteak, berriz, Alemanian eman zituen. Gizarte-arazoetan oinarrituriko eleberri ugari idatzi zuen, espresionismoaren ildotik betiere. Lan nagusiak: Berlin Alexanderplatz (1929, Berlin Alexanderplatz, Anton Garikanok euskaratua); Perdon wird nicht gegeben (1935, Ez da barkamenik izango); Der blaue Tiger (1936, Tigre urdina); Der unterbliche Mench (1946, Gizon hilezkorra); Novembre 1918 (1948-1950).
Alfred Döblin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Szczecin, 1878ko abuztuaren 10a |
Herrialdea | Alemania Frantzia (1936 - |
Heriotza | Emmendingen, 1957ko ekainaren 26a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Vosgeak |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Erna Döblin (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Frederiko Gilen Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, eleberrigilea, saiakeragilea, mediku idazlea, kazetaria, neurologoa, zientzia-fikzio idazlea eta poeta |
Lantokia(k) | Berlin Sarreguemines Praga eta New York |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academy of Sciences and Literature Mainz (en) |
Mugimendua | espresionismoa |
Izengoitia(k) | Linke Poot, Hans Fiedeler eta Knaas Pieth |
Genero artistikoa | Exilliteratur (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
alfred-doeblin.de | |
| |