Aleksandr Kuprin
idazle errusiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aleksandr Ivanovitx Kuprin —errusieraz Алекса́ндр Ива́нович Купри́н— (Narovchat, Penza, Errusiar Inperioa, 1870eko irailaren 7agreg./abuztuaren 26ajul. - Leningrad, Sobietar Batasuna, 1938ko abuztuaren 25a) errusiera idazlea izan zen. Militar izateari utzi zion, eta Gorkiren idazle-taldearekin batera ibili zen. Hasierako ipuinetan eta lehen eleberrian (Erronka, 1905) armadako giroa deskribatu zuen. Hurrengo ipuin eta eleberrietan, errealismora hurbildu bazen ere, joera melodramatikoa agertu zuen, Kiplingen eta Londonen bidetik: Rybnikov kapitaina (1906), Granatez egindako besoko uztaia (1911), Hobia (1910).
Aleksandr Kuprin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Narovchat (en) , 1870eko abuztuaren 26a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | San Petersburgo, 1938ko abuztuaren 25a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Literatorskie mostki (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Q15107942 (1907 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Second Moscow Cadet Corps (en) Alexandrov Military School (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, hegazkinlaria, eleberrigilea, gidoilaria, poeta, haur literatura idazlea eta prosalaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | naturalismoa |
Genero artistikoa | kontakizun laburra short novel (en) sketch story (en) Foilletoia opinion journalism (en) Fikzio espekulatiboa |
Errusiako Iraultzaren ondoren Frantziara atzerriratu zen, eta idazten jarraitu zuen. Eritasunak jo eta hiltzear zela, atzera Errusiara itzultzea erabaki zuen. Beste obra batzuk: Ikasle ofiziala (1928-33), Urrezko oilarra (1932), eta Jeanette (1932-33).