Alejo Carpentier
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alejo Carpentier Valmont (Lausana, 1904ko abenduaren 26a - Paris, 1980ko apirilaren 24a) kubatar eta frantses idazle bat izan zen, eragin nabarmena izan zuena Latinoamerikako literaturaren goraldian. Kritikaren arabera, XX. mendeko funtsezko idazleetako bat izan zen gaztelaniaz, eta Latinoamerikako literatura berrikuntzaren egileetako bat, batez ere, errealitatea birsortzeko irudimenaren dimentsio eta alderdi ugari erabiltzen baitzituen, estilo landu baten bitartez «errealitate zoragarri» bat lortzeko.[1]
Datu azkarrak cultural attaché (en), enbaxadore ...
Alejo Carpentier | |||||
---|---|---|---|---|---|
1966 -
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Alejo Carpentier Valmont | ||||
Jaiotza | Lausana, 1904ko abenduaren 26a | ||||
Herrialdea | Kuba Frantzia | ||||
Heriotza | Parisko 7. barrutia, 1980ko apirilaren 24a (75 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Colón Cemetery, Havana (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, kazetaria, saiakeragilea, musikologoa, literatura-kritikaria, diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea eta argitaratzailea | ||||
Lantokia(k) | Habana Paris eta Caracas | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Mugimendua | surrealismoa magic realism (en) | ||||
Itxi
Kazetari lanak ere egin zituen, bere bizitzaren zati handi batean; eta musikologoa izan zen, musika ikerketak eta kontzertu ugari antolatu baitzituen, besteak beste; orobat, jarduera literarioren ondorioz lortu zuen ospea.